wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak sustatutako 'OSGI gorroto-delituei begirada orokorra' proiektuaren barruan, hainbat ekintza antolatu dituzte ALDARTE sexu askatasunerako ikerketa eta dokumentazio zentroak eta Azpeitiko Udalak. Ekintza horien helburu nagusia da gorroto-delituen errealitatearen inguruko hausnarketa kolektiboa bultzatzea. Modu horretan, ikuspuntu orokor batetik, sexu eta genero aniztasunaren kolektiboan dituzten ondorioak aztertu eta kontzientzia garatu nahi da.

Horretarako, erakusketa bat eta tailer bat iritsiko dira Azpeitiko Emakumeen Txokora, Sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz jazotzen diren gorroto-delituei begirada orokorra' izenburupean. Erakusketa urriaren 2tik 24ra egongo da ikusgai Emakumeen Txokoan.

Tailerra, berriz, egun bakarrekoa izango da. Saioa urriaren 24an eskainiko dute, 18:00etan hasita. Tailer horretan, sexu, genero eta desira sisteman jarriko dute arreta parte-hartzaileek, eta arautik kanpo kokatzen diren pertsonek pairatzen dituzten indarkeriak izango dituzte mintzagai.