wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak EHUko udako ikastaroen baitan antolatuta, datorren astelehen eta asteartean 'Herriak eta kaleak, gizarteak eraikitzeko plazak. herri hezitzaileak eta kulturgintzaren transmisioa euskal herrian Herrietan garatzen diren hainbat ekimen, proiektu eta politikaz hausnartu nahi da ikastaroan, hezkuntza eta kultura ikuspegitik bereziki' ikastaroa egingo da Miramar jauregian, Donostian. Ikastaroaren helburua da herri hezitzaile kontzeptuaz erreflexioa egin eta herrietan garatzen den hezkuntza, balio, kultur transmisio eta sormenaz hausnartzea.

Bide batez, udal instituzioen eta herri mugimenduen ekarpena kontutan hartuz, hezkuntza eta kultura oinarri izanik, Euskal Herriko hainbat herritan egiten ari diren egitasmoa berri eta sortzaileak azalduko dira..

Euskal Herrian eragina duten hainbat 'heziketa egitasmo' aurkeztuko dira. Batzuek nazioarteko antolaketa dute: 'Hiri hezitzaileak' eta 'Haurren hiria', adibidez. Beste batzuk, aldiz, Euskal Herri mailakoak edo lokalagoak dira: 'Herri hezitzailea' eta 'Tratu onen herria'.


Bada, bestalde, ikuspegi hezitzailea duten mugimendu sektorialagoak izanik ere begirada holistikoa edo orokorra dutenak: mugimendu feminista, mugimendu ekologista eta ekonomia soziala sustatzen dutenak, adibidez.

Oinarri horietatik abiatuz, bi egunetan, hirien aldaketaz, bertako kultura, ondare eta hezkuntzaren garrantziaz, gazte- nagusi- emakume eta gizonen arteko balio eta kulturaren transmisioaz hitz egingo da.

Hizlariak eta gaiak

Uztailaren 16a, astelehena

Joan Subirats. Unibertsitate Autonomoa, Bartzelona eta Bartzelonako Udal Gobernuko Kultur ordezkaria. Hiriak eta garai aldeketetan hezkuntza eta kulturuaren elkarlanaren garantzia.

Lorea Agirre. HUHEZIko irakaslea eta Jakin aldizkariko Zuzendaria Herria, hizkuntza, kultura, generoa

Joxe Mari Auzmendi. Hik Hasi Pedagogia aldizkariko sortzaile eta koordinatzailea Denon artean egindako herria, denontzat

Arratsaldean, Mahai ingurua. Moderatzaile Joxe Garmendia, EHUko irakaslea izanik herri ezberdinetako esperientziak azalduko dira:

  • Ordizia: Belen Maiza, zinegotzia.
  • Azpeitia: Leire Goenaga, zinegotzia.
  • Dima: Ibon Iza, zinegotzia.
  • Baztan: Nora Salbotx. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea

uztailaren 17, asteartea

Gotzon Barandiaran. Kultur aditua eta sortzailea Kulturgintza eta herrigintza: sorkuntza, plaza, komunikazioa eta transmisioa

Iratxe Retolaza. EHUko irakaslea, kultur sorkuntzen transmisioaz aritzen dena. Kultur sorkuntzen transmisioa

Mahai ingurua. Moderatzaile Gotzon Barandiaran. Kultur aditua eta sortzailea izanik herri ezberdinetako esperientziak azalduko dira:

  • Josu Labaka (Azpeitiko udaleko kultura zinegotzia)
  • Nerea Zubia ( Oñatiko udaleko kultura zinegotzia)
  • Filipe Bidart ( Etxauziako kidea)
  • Andrea Aiape ( Gernikako ASTRAko kidea)