wrapper

Oharrak

Udalak eraikiko dituen etxebizitza babestuetan izena emateko epea bukatzear da. Uztailaren 13ra arte izango da udalak eraikiko dituen babes ofizialeko zein tasatutako etxebizitzetan izena emateko aukera. 

Internetez Etxebiden izena ematean, adi

Azken egunotan asko dira babes ofizialeko etxebizitzetan izena eman nahi eta Internet bidez Etxebiden alta ematea erabaki eta dudak sortuta udaletxera jo dutenak. Azpeitiko Udalak gogorarazi nahi du udaletxean aurkezten diren eskaera guztien tramiteak egin eta baldintzak betetzen badira alta eman eta zozketan sartzea bermatuko duela; ez da gauza bera gertatzen Internet bidez egiten direnekin. Hala, Internet bidez alta eman baina bidean zalantzak sortu zaizkienei ere Azpeitia Berritzenera joan eta ondo egina duten konfirmatzea gomendatzen zaie, behin epea bukatuta ez dagoelako atzera bueltarik. Horretaz gain, Etxebiden alta emanda egon arren etxebizitza erosteko atalean izena emanda egon behar dela gogorarazi nahi da.

Izen ematea eta informazioa

Izen emateko dokumentazioa udaletxeko sarreran entregatu behar da. Oraindik ere etxebizitzen edo baldintzen inguruan zalantzaren bat dutenek edo izena emateko betebeharreko dokumentazioarekin laguntzaren bat behar dutenek Azpeitia Berritzenera jo behar dute (Sindikatu Zaharreko 2. solairuan). Telefonoz edo e-posta bidez ere jar zaitezke harremanetan: 943 15 71 83 edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

Etxebizitza eskaintza osoa

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information