wrapper

Oharrak

Herritarren denboraren erabileraren azterketa egiten ari da Azpeitiko Udala. Denboraren erabilerari erreparatuz, herritarren arteko desberdinasunetan jarri nahi da arreta, denbora zertan erabiltzen den ikusita ikusi baitaiteke gizartearen antolaketa eredua eta horrek dimentsio ekonomikoan duen eragina.

Horretarako, duela zenbait aste herriko etxe guztietara gutun bidez inkesta egiteko paperak bidali, eta bete ostean uzteko postontziak jarri ziren. Herritarrak ari dira inkestak bete eta entregatzen, baina oraindik gehiago jaso nahi dira; zenbat eta gehiago jaso, orduan eta irudi errealagoa izango delako.

Hori dela eta,pasatu den asteartean azoka garaian 10:00etatik 12:00etara bitartean plazan izan ziren herritarrak inkesta betetzera animatuz. Eta, gaur, uztailak 6, ostirala, 18:00etatik 20:00etara ere plazan izango dira.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information