wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Duela zenbait aste aurkeztu zuten Herri Hezitzailea filosofiaren baitan abian jarritako ikerketa. Iaz egindako jardunaldiaren ostean sortutako kezketan oinarrituta, lehenik eta behin herriko eragileen artean azterketa egingo da. Asmoa ez da inor neurtzea, edo inor juzgatzea; egiten den hori nola egiten den jaso eta ondorioak ateratzea da helburua. Eragileak egiten duten lanaren inguruan gogoeta bat egitera bultzatzea. Horretarako galdetegia prestatu da aurkezpen bileretan jasotako ekarpen guztiekin, eta aste honetan bidali zaie herriko eragileei. Eragileek hilaren 29ra arte izango dute galdetegia erantzuteko epea.

Asmoa da ahalik eta kultur, kirol zein arlo sozialeko elkarte gehienek betetzea galdetegia, horrek errealitatearen argazki zehatzagoa osatzea ekarriko baitu. Galdetegia ahalik eta talde eta elkarte gehienei bidaltzeko saiakera egin da, baina ziur geldituko zela bateren bat jaso gabe. Hori dela eta, jaso ez duen norbaitek bete nahiko balu Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi eta izango du aukera.