wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Gaztemaniak zirkuitua, lehen aldiz Azpeitira iritsiko da ekainaren 30ean. 16:00etatik 22:00ak arte, Gaztelekuan zein Sanagustin kulturgunean kulturaz eta musikaz gozatzeko aukera izango da. Gaur aurkeztu dute Azpeitiko Sanagustin kulturugunean ekimena. Eneko Etxeberria alkateak eskerrak emateaz gain, "Azpeitian kulturan egiten ari garen lana balion jartzera eta eskaintza zabaltzera" datorren ekintza dela azpimarratu nahi izan du. 

Gaztemaniak zirkuitua 20 urteko ibilbidea du, eta bere helburua kultura gazteengana hurbiltzea izan da. Goizane Alvarez Foru Aldundiko gaztegdi eta kirol zuzendariak aurtengoan "emakume artista gazteak lehen lerroan jartzea" izan dutela helburu adierazi du. Eta nabari da hori karteleran. Gemma Gonzalez zirkuituko zuzendariak azaldu duenez, 12-25 urte bitarteko gaztetxoentzako kultur eskaintzan sortzen diren zailtasun edo hutsuneei erantzutera datorrela adierazi du. 

 

Egitarau aparta

Ekainaren 30ean, 16:00etan La Basuk, rap femeninoaren ikur handietakoak, masterclass-a eskainiko du Gaztelekuan, debalde. Izen ematea egunean bertan egingo da Gaztelekuan. Ondoren, 18:30etan, Sanagustinen Ane Jurado musikari gazte azpeitiarraren kontzertua izango da, eta ostean, reggaetoi feminista eginez arrakasta lortu duen Brisa Fenoy taldea izango da. Bukatzeko Iban Garcia DJ azkoitiarrak bere musikarekin animatuko ditu gaztetxoak. 

Masterclassa debalde izango da, eta kontzertuetarako sarrera 3 eurotakoa izango da. Kontzertuek irauten duten bitartean, ez da alkoholik salduko.