Urtero legez, Azpeitiko Udalak eta Erlo telebistak hitzarmena sinatu dute. Akordioa tarteko, eta herriko zein eskualdeko hedabideetan euskara bermatzeko asmoz, 6.000 euro jasoko ditu komunikabideak.
Estitxu Elduaien zinegotziak eta Urtzi Oteiza Erloko kideak sinatu dute akordioa. Hala, Udalak herri informazioaren eta euskararen alde egiten duen lana aitortu nahi izan dio.