wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azken aste eta hilabeteotan hainbat lan egin dira Nuarben, auzotarren bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin. Hala, alde batetik, urteetako arazo larri bati irtenbidea eman zaio. Azken hilabeteotan hartutako neurri ezberdinak medio, gaur egun Nuarbeko etxe guztietara ur garbia eta kalitatezkoa iristen da.

Nuarbek bere ur deposito propioa du, eta ez dago sare nagusiralotuta, hori dela eta, eta depositoan egon zitekeelakoan arazoa, urte hasieratik Beizamako ur depositotik bideratu da ura auzora eta depositoan bertan egokitze lanak egin dira. Hala ere, eta neurri gisa, martxoan, Nuarbeko ur hoditeria nagusia garbitu, purgatu eta egokitzen aritu da Udala, Gipuzkoako Ur Konsortzioarekin elkarlanean.


“Urteetan luzatu den arazoa izan da eta kezka handia izan dugu gai honen inguruan. Ura ezinbestekoa baita egunerokoan. Azkenean, badirudi behin-behineko irtenbidea bilatu dugula, baina Azpeitiko Udalak Urrestillatik hasi eta Nuarbe/Matxinbenta-ra ur sare nagusia eta Lasao-ko araztegira bideratutako sanemenduko hodiak konektatzeko lanean jarraituko du, lan horiek egiteko eskumena Gipuzkoako Aldundian eta Ur Konsortzioan baitute”, adierazi du Aitor Bereziartua Hirigintza zinegotziak. Ur zikinen arazoari irtenbidea emateko 97.000 euroko inbertsioa egin du Udalak.

Autobus geltokiko markesinak
Denon Artean parte hartze prozesuaren baitan, Udalak auzoetan egiten dituen bileretan, autobusa gelditzen den guneetan markesinak jartzeko eta auzo irteeran autoen abiadura mugatzeko neurriak hartzeko beharra azaldu izan dute nuarbetarrek hainbatetan. Eskari horiei erantzunez, bi noranzkotan bus geltokiak jarri dira eta horietara iristeko irisgarritasuna bermatu eta abiadura mugatuko duten zebra bideak ere margotu dira. Lan horietarako 72.000 euro bideratu ditu Udalak.