wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Krisi egoera atzean uzten ari gara. Hori erakusten dute behintzat datuek. Izan ere, martxoko zenbakien arabera, Azpeitiko langabezia data %7,9koa da. Orain urtebeteko datuekin alderatuz gero, %23an jaitsi da langabetu kopurua. Zenbaki zehatzei dagokienez, martxoko herriko langabezia %7,9koa da, eskualdekoa %8,8koa, Gipuzkoakoa %9,6koa eta Euskal Autonomia Erkidegokoa %11,9koa diren bitartean. Azpeitian, gaur egun 562 langabetu daude, iaz data berean, 730 zeuden.
Datu onak izan arren, Udalak lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du: “Euskal Autonomi Erkidegoko, Gipuzkoako zein eskualdeko beste herrien azpitik gaude. Azpeitian gauzak ondo doazela esan nahi du horrek, eta azken urteetan aurrera emandako Sustapen Ekonomikorako Planek euren eragina izan dute egoerari itzulia emateko. Hala ere, oraindik lan asko dago egiteko. Datuak onak diren arren, lanpostu finkoak, kalitatezkoak eta baldintza onak izatea da gure kezka eta nahia”, agertu du Eneko Etxeberriak.