wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Lehen matrikulaziotik 3 urte betetako ziklomotorrak azterketa teknikoa derrigorrez pasatu behar izaten dute, eta proba hori pasatzea errazteko IAT / ITV estazio mugikorra etorriko da Azpeitira, herrian bertan azterketa hori pasa ahal izateko.

Azterketak pasako diren lekua eta egunak honakoak dira:

Urola kalea 6an kokatutako udal biltegian.
Egunak: 2018ko maiatzak 7 - 8 (09:00etik 14:00tara).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiria (originala, ez bikoitza).
  • Zirkulatzeko baimena.
  • Derrigorrezko asegurua.
  • Nagusiaren N.A.N. zenbakia.

 

Txanda hartzeko telefono honetara deitu behar da: 943 769 753.
Azterketaren kostua: 27,52 euro.