wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azken hilabeteotan Azpeitiko Udala Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) abian jartzeko prozesuan murgilduta dago. Zerbitzu berri horrek bi helburu nagusi izango ditu: batetik, herritarren eta Udalaren arteko komunikazioa eta harremana erraztea. Eta, bestetik, Udal barruko administrazio prozedurak berrikustea eta arintzea.

Azken hilabeteetan barne lanketan aritu dira udal teknikariak, eta orain, udaletxean aldaketak egiteko ordua iritsi da arreta zerbitzu egokia eskaintzeko. Horretan hasia da Udala, harrera egokitzen. Obra horiek hainbat eragozpen sor ditzakete egunerokoan. Epe motzean, obrak bukatu eta Herritarren Arreta Zerbitzuaren bidez herritarrei egokitutako zerbitzu hobeagoa ematea da helburua