wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Asteburua festan murgilduta pasatu ostean, astelehenarekin bat, festen errepasoa eta balorazioa egin du Udalak. Mikel Ibarzabal batzordeburua “gustura” da festetan bizi izan denarekin: “Festa egun ederrak izan dira. Tarteka xirimiria egin badu ere, eguraldia ez da traba izan festak bere horretan jarraitzeko, eta herritarrek eta bisitariek danborradaz gozatzeko aukera paregabea izan dute”.

1.500 lagunetik gora izan ziren sansebastian bezperan danborra jotzen. 00:00ak baino minutu batzuk lehenagorako sorpresatxo bat ere bazuen gordeta: “Aurten sorpresa gisa gauerdirako minutu batzuen faltan Oihana Labianok bertsoa bota zuen. Une polita izan zen benetan”, azaldu du. Labianoren prestutasuna ere eskertu nahi izan du.

San Sebastian Egunean, berriz, 600 bat haur izan ziren herria danbor hotsez betetzen. Plazan ohi baino pieza gutxiago jo zituzten, eguraldia tarteko: “Euria hasi zuen, eta zertxobait moztu egin genuen plazako momentua”, adierazi du Ibartzabalek. Nekane Azpiazuk egindako karrozak txalo ugari jaso zituen ibilbidean: “Jendeari gustatu zitzaion karroza, eta geure ustez ere ederra da”. Banderaren jaitsiera ere giro onean egin zen, ohi baino talde gehiagok parte hartuta: “Zapatua izanda, jendeak ez zuen etxera joateko presarik, eta danborra jotzen eta ikusten jende ugari izan zen kalean”. 

 

Sansebastianetako argazki galeriak ikusteko klikatu hemen.