Herriko beste hainbat txokotan gertatu bezala, Urrestillako Kalebarrena kaleko etxeek hobi septikoa zuten, eta ur saneamendua sare nagusiari lotu gabe kudeatzen zen ura. Hala, Azpeitiko Udalak ur saneamendua egokitu ostean, Lasaoko araztegira bideratuko da ura, han behar bezalako tratamendua jasotzeko. Obra horiek 5.000 euro inguruko aurrekontua izan dute.