wrapper

Oharrak

Azpeitia eta Hazparne senidetu zirela 30 urte betetzen dira 2017. urtean, eta azken hilabeteotan urteurrenaren harira hainbat ekintza eta harreman egin dira bi herrien artean. Ekimenekin jarraituz, hilaren 23an, Hazparnen urteurren borobil hori ospatzeko eguna antolatu dute; eta Azpeitiko Udalak herritarrei bertan parte hartzeko gonbita egin nahi die. Herritarrentzat doako autobusak ere antolatuko ditu Hazparnerako joan etorria egiteko.

Egun horretan, Udal ordezkariak bertan izango dira, eta Hazparneko Udalean harrera instituzionala egingo zaio Azpeitiko korporazioari. Berezitasun gisa, Udalak Done Jakue kaleko Gernikako Arbolaren kimua eramango du Hazparnera senidetzaren baitan bertan landatzeko: “Zerbait berezia eskaini nahi diogu Hazparneri egun horretan, eta uste dugu polita dena guretzat berezia den zuhaitz baten kimua bertan landatzea”, adierazi du Aitor Bereziartua zinegotziak.

Egitaraua

08:30ean, Anbulatorio aurretik, autobusen irteera
10:00etan, Ongietorria Azpeitiareri Mendealaren aurrean
10:30 ean, Haritz landatzea
11:00ean, kalejira herriko etxeraino
11:45ean, Herriko etxean udalbatza
12:45ean, zintzur bustitzea eliza plaza aintzinean
13:45ean, Bazkaria
16:30ean, Kantu, dantza eta musika
19:00etan Harana plazatik, Azpeitiarren abiatzea

Izen ematea

Egun horretara joan nahi duten herritarrek iraialren 15a bitartean eman beharko dute izena Kultur bulegoan (943 15 70 68 telefonoa). Azpeitiko Udalak Hazparnera joateko autobusak jarriko ditu doan, baina bakoitzak ordaindu beharko du bertako bazkaria. Helduena 25 euro izango da, eta haurrena 10 euro.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information