wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

45. urteurrena "borobil antzekoa" dela eta iaztik hasiak ziren Azpeitiko Sagardo Txapelketaren antolatzailean aurtengo hitzorduari bueltaka. Atzo iluntzean, ohi bezala Añota sagardotegian aurkeztu zituzten nondik norakoak. Egunaren aurretik, larunbatean, hilaren 22an, Laxaro Azkune azpeitiar kazetariak Azpeitiko eta inguruetako sagardoaren inguruko historia bildu duen liburua aurkeztuko da 12:00etan udaletxeko pleno aretoan. 

Izatez, 53 edo 54. aldia ba omen da Santio egunaren bueltan (ez beti egun berean) sagardo txapelketa edo eguna egiten dela. Baina jarraian egiten den 45.a dela esatean ados jarri dira antolatzaile guztiak. 

Eneko Etxeberria alkateak eskerrak eman nahi izan zizkien txapelketaren antolaketaz arduratzen direnei, "herriaren alde urtero egiten duten esfortzuarengatik", eta herritar guztiei luzatu zien gonbita, "bai liburu aurkezpenera, bai txapelketara" azaltzeko.

Aurten, txapelketan izango diren aldaketen berri Xebastian Lizasok eman zuen. 23 sagardogilek hartuko dute parte lehiaketan, eta irabazleak, orain arteko koparen ordez, Mikel Sanjuanek egindako garaikurra jasoko du. 

Txapelketa berari dagokionez bada beste berrikuntza bat ere: Txapelketa herrikoia bakarrik izango da. "Konturatu ginen sagardogileek ez zutela sagardo berdina ekartzen txapelketarako eta herritarrentzako. Horregatik hasi ginen elkarteekin txapelketa herrikoia egiten. Gaur egun, badakigu sagardo berdinak ateratzen dituztela kioskoan eta plazan", eta horregatik txapelketa bakarra egingo dute. 

 

Sagardoari buruzko liburua, Laxaro Azkunek ondua

Azpeitia eta sagardoa liburua osatu du 45. aldi honetarako Laxaro Azkune kazetariak eta Juan Joxe Agirreren argazkiekin osatu du liburua. Liburua zapatuan, udaletxeko pleno aretoan aurkeztuko da, 12:00etan. Aurkezpenean ez ezik, uztailaren 25ean ere izango da liburua erosteko aukera, plazan.