wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Eskualdeko turismo mapa aurkeztu zen atzo Azpeitiko Udalak, Iraurgi Berritzen Garapen agentziaren bidez Azkoitia, Beizama, Beizama, Zestoa, Zumaia eta Aizarnazabalekin batera osatu du mapa. Turismo bulegoetan, eskualdeko alojamendu eta museoetan eta turismo azoketan egongo da eskuragarri, besteak beste.

Loiola, Burdinbidearen Euskal Museoa, Parrokia, Basazabal, plaza... ondare ikusgarria dugu Azpeitian, eta eksualdeko beste eragileekin elkarlanean Azpeitiko Udalak duen estrategiaren baitan 2002tik eskualdeko beste sei herrirekin batera promoziorako eskaintza bereziak egiten ditu. Oraingoan, eskualdeko mapa aurkeztu da. Bertan, mapa marraztu ikusgarri batean eskualdearen gertutasuna azaldu nahi izan dute. Horrekin batera herri bakoitzak dituen berezitasunak ere azpimarratu nahi zain dira. Azpeitian, Loiola, Ingurugiro Etxea, Burdinbidearen Euskal Museoa eta beste hainbat ibilbide ere azaltzen dira. 

Eskualdeko erakargune nagusia Loiola izanik Zumairekin batera, bisitari edo turistak eskuandea gehiago ezagutu eta bertan egun gehiagoz gelditzeko nahia izatea lortu nahi da.