Epe motzean, herrian beste asfaltatze lan batzuk ere aurreikusten ditu Udalak. Herrigunean, Harzubia kalean San Martin egoitzatik zezen-plaza bitarteko zatia berrituko da datozen asteotan. Loiolan, berriz, Igarako errota inguruko errepidea.
Barrenetxe 5 eta 7 etxeatarien aurreko inguruak berriztatzen
- 19/07/2017
Azken asteotan, Barretxe auzoko 5, 6 eta 7 etxeatarien aurreko bi kaleak berriztatzen ari da Udala. Bi etxaldeen aurreko patioak asfaltatu eta ibilgailuentzako aparkalekua margotuko dute. Guztira, 20.000 euro inguruko aurrekontua izango dute lan horiek.