wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

 

Datozen egunotan hasiko dira festetako umeentzako barrakak herrira iristen, Udalak, ostiralerako ia guztiak iritsita izango direla aurreikusten du. Aurtengoan, Betharram eraikinaren obrak direla eta, barraka gunea bi zatitan banatu du (adinaren arabera), eta gune bat betharramentan mantenduko bada ere, bestea Perretxikoan izango da. Betharrametako jolastokian gaztetxoei eta nerabeei zuzendutako barrakak egongo dira, eta umeei zuzendutakoak, berriz, Perretxikoan.

 

Umeen Eguna, hilaren 27an

Udal Festa Batzordetik jakinarazi du Saninazio festetan atarian egin ohi den haurren barraka eguna uztailaren 27an, osteguna, izango dela aurten. 16:30etatik aurrera, barraka guztietan fitxa bat euro baten truke lortu ahal izango dira egun horretan.