wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Nerea eskulanak dendak 50 urte bete berri ditu. 1967ko apirilaren 28an ireki zituen ateak; Errebalean, gaur egungo lekutik oso gertu zegoen (eta eraitsita dagoen) eraikinean. Azpeitiko Udalak urte guzti horietan herriko merkataritzaren alde egindako lana eskertu nahi izan die, eta Agustin Lizarralde Merkataritza zinegotzia eta Naiara Larrañaga eta Xabier Aldalur Bertaneko teknikariak izan dira gaur eguerdian ibaietatarren familia osoa zoriontzen eta egindako lana errekonozitzeko Udalaren oroigarria ematen.

"50 urtean herriko merkataritza sustatzeko egindako lana eskertu nahi diegu horrelako urteurren borobilean. Herriari horrelako merkatari txikiek ematen diete bizia eta orain arte bezala herria bizi mantentzeko ahaleginean segitzeko eskatu nahi dizuegu", adierazi du Lizarraldek. 

Ibilbide luzeko merkatariei errekonozimendua

Duela zenbait hilabete Otamendi erjolu dendarekin hasi ziren Azpeitiko Udala eta Bertan Merkatari Elkartea ibilbide luzea duten merkatari txikien lana errekonozitzeko ahaleginean. Ordutik ibilbide luzea duten merkatarien datuak bildu asmoz ibili dira eta datozen asteetan urte luzez herrian ateak irekita dituzten hainbat merkatarirengana joango dira, egindako lana errekonozitu eta zoriontzera.