Josu Labaka zinegotzia Luis Azkue eta Miren Odriozola bertako auzo alkateekin izan da auzoan emandako aldaketak ikusten. Bizilagunak "gustura" agertu dira auzoan argia izatearekin. Eliza ondoan plaza egokitu eta iturria ere jarri ditu Udalak eta, orain auzotarrak elakrtzeko eta haurrek jolasteko gunea dute bertan. Guztira, 80.000 euroko inbertsioa egin du Udalak auzoan.