wrapper

Oharrak

Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez atxikitako entitateentzako igogailuen mantenimendu zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Testu Bateratuaren 154 eta 138 artikuluek ezarritakoa betez, ondorengo esleipenaren eta kontratuaren formalizazioaren berri emango da:

Diputatuen Kontseiluaren 2017ko maiatzaren 30eko erabakian jasotako eskuordetza medio, Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikaziorako foru diputatuak 2017ko abuztuaren 29ko foru aginduaren bitartez, ORONA S.COOP, N.I.F. F20025318 enpresarekin “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez atxikitako entitateentzako igogailuen mantenimendu zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa” burutzea ebatzi zuen.

Behin esparru akordioa sinatu ondoren eta Azpeitiko Udala eta Azpeitiko Kirol Patronatua dagokigun espedientera atxikituriko entitateak direla, 2017ko urriaren 16ko dekretuen bitartez dagokigun hornidura kontratua ORONA S.COOP, N.I.F. F20025318 enpresari esleitzea onartu zen, esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.
Urteko prezio finkoa: 439.945,20 euro/urte, gehi BEZa.
Aparteko mantentze lanen eskulanaren prezioa: 15 euro/orduko, gehi BEZa.
Materialen eta suntsikorren PSP prezioaren gaineko deskontua: %50a.
Kontratua gauzatzeko epea:
-BI URTE, 2017ko azaroaren 1etik kontatzen hasita.
-Luzapena: Urtebeteko bi luzapen gehienez.

Kontratuaren formalizazioa 2017ko urriaren 19an burutu da.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information