wrapper

Antolamenduaren Plangintza Orokorreko “Landeta” 18. H.E. eremuan 18.4 “Urbitatxo alde” azpieremurako Urbanizazioa

Alkatetzak 2017ko urriaren 19an emandako Ebazpenaren bidez, haserako onarpena eman zitzaion ekimen pribatuak bultzatuta idatzi den Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Orokorreko “Landeta” 18. H.E. eremuan 18.4 “Urbitatxo alde” azpieremurako Urbanizatzeko Jarduketa-Programari. Dokumentu hori MUNO S.A.k sustatu du, eta Estanislao eta Gorka Narbaiza Zubizarreta ingeniariek eta Alvaro Ruiz del Cerro Diez abokatuak idatzi dute.

Dagokigun Urbanizatzeko Jarduketa Programaren xedea industri berri bat egitea aurrikusita dagoen Urbitatxo alde azpieremuan egin beharreko jarduketa integratuen garapena eta egikaritzea arautzea eta antolatzea da. Azpieremuaren azalera 4.434,00 m2 da.

Urbitatxo alde azpieremua Landeta auzoan dago kokatua, GI-2634 errepidearen aldamenean, iparraldetik mugatzen duena. Hegoaldetik Errezil ibaiak mugatzen du, eta mendebaldetik, berriz, Urbitatxo baserriak. Ekialdean Antzibarrena kalea dago.

Horrenbestez, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa den ekainaren 30ko 2/2006 Legearen 156 artikuloak dioena jarraituz, haserako akordioa eta dokumentua bera jendaurreko erakustaldian jarriko dira 20 eguneko epealdian, Azpeitiko Udaleko Idazkaritzan eta bere web orrian www.azpeitia.eus, Aipatutako epean aztertu eta egoki eritzitako erreklamazio eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira, Azpeitiko Alkate-Lehendakariari zuzenduta Udaleko Sarrera Erregistroan aurkeztu beharko direlarik

Azpeitian, 2017ko urriaren 19an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

 

DOKUMENTAZIOA

Memoria

Planoak

Aurreproiektua