wrapper

Oharrak

Behin turista gehienek maleta egin eta beren lekuetara itzuli ondoren, Aste Santuko balantzea egitea dagokigu. Datu orokorrek, geneuzkan aurre sentsazioak baieztatzen dituzte eta bataz beste ehuneko 25eko igoera izan da bisitarietan.

Azpeitiak eskaintzen dituen aukeraz gozatu dutenak Estatu eta Euskal-herriko hainbat puntutatik etorri direnak izan dira nagusiki; umedun familia gazte eta adindun taldeak lagun giroan gehienak. Tren Museoa bisitatu dute askok, Lasaora joanez, bere baporezko trenean. Era berean, ia 600 lagunek tren turistiko bereziaz goza ahal izan dute: bidai gidatuak izan dira, herrian zehar. Loiola eta herriko gune historikoaren ondarea ezagutzeko medio paregabea suertatu da. Ingurugiro Museoa eta Igarako errota ere ezagutuz.
Bestelako esperientzia baten bila etorri direnentzat berriz, Loiola, Madalena eta parrokiko guneak puntu erakargarrienak izan dira.

Epe motzeko egonaldiak izan arren, azpimarratzekoa da 10% igo dela ostatu eskaera, eta bisitari mugimendu honek, herriko hotel, landetxe eta ostalaritzaren alorrean izan duen eragin ekonomiko positiboa da.

Azpeitiko Udalak estrategikotzat dauzka turismo alorra, eta hau dena kontuan hartua eramango ditu aurrera proiektu eta ekintza guztiak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information