wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Lapatx zabortegiaren klausuratzea hastear da
    Lapatx zabortegiaren klausuratzea hastear da
    Duela egun batzuk sinatu zuten Lapatx klausuratzeko lehen fasean kontratua (guztira 6 fase izango dira). Hala, 2016ko abenduan 1ean, Lapatx itxi zenetik berriro zabortegi bezala ez erabiltzeko helburua lortzeko bidean da:zabirtegia behin betiko ixtea. Hilabete luzeetako lana izan da Lapatxen klausuratzen hastea lortzearena, baina azkenean klausurarako baimen guztiak lortu ostean, obrak hastear dira: “Itxi genuenetik hauxe lortu arte ez dugu etsi. Guk zabortegia ixteaz gain klausuratzea nahi dugu, berriro hemen zabortegia izateko tentaziorik ez dezan izan inork. Azkenean lortu dugu, eta urte luzeetako eta fasekako prozesua izango bada ere, ibilbidea hastera goaz”, azaldu du Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakariak. Read more...
  • Herritarrek Udalarekin duten harremana arindu eta errazteko jarriko da abian astelehenean Herritarren Arreta Zerbitzua
    Herritarrek Udalarekin duten harremana arindu eta errazteko jarriko da abian astelehenean Herritarren Arreta Zerbitzua
    Astelehenean jarriko da abian Herritarren Arreta Zerbitzua, udaletxeko lehen solairuan. Udalak herritarrei eskaintzen dien zerbitzua hobetzea eta tramiteak arintzea eta barne funtzionamendua hobetzea ditu helburu. Gaur aurkeztu dute Estitxu Elduaien eta Aitor Bereziartua zinegotziek bulego berria. Aldaketa nagusienetako bat, ordutegia izango da; astelehenetik aurrera astelehenetik ostiralera 7:30etatik 15:30etara irekita izango da irekita bulegoa herritarrentzat. Larunbatetan 9:00etatik 12:30etara ere izango da herritarren zerbitzura. Udaletxeko lehen solairuko zati handi bat  egokitu da herritarrentzako erosoagoa bilakatu eta udalarekin izan ditzakeen harreman oro behar bezala atendituta izateko: "Herritarrei arreta integrala eta zentralizatua eskaintzea da helburua. Herritarrak duen behar, tramite edo zerbitzu oro leku bakar batean atenditu eta irtenbidea bertan emango zaio. Harreran egongo diren pertsonek atentidutko dituzte, eta helburua da gune horretatik mugitu gabe, bertan ematea zerbitzua", adierazi du Estitxu Elduaien zinegotziak. Tramite sinpleenetik hasi eta teknikariekin hitz egin beharreko kontu pertsonaletara arte bertan egingo dira. Bulego berezi bat ere egokitu dute kontu pertsonaletarako, teknikariak zein politikariak bertara etorriko dira herritarrak atenditzera. Hala, zerga kontuak egitera ez da kontuhartzailetzara joan beharko, edo hirigintzako obra baimenak eta egitera ere ez. Ate bakarra ere izango da udaletxearekin harremanetarako astelehenetik aurrera hirigintzako atea itxi egingo delako. Aldaketa nagusiak Ordutegia zabaldu da: goizeko 07:30etik 15:30era, eta larunbatak ere mantendu egingo dira, nahiz eta 09:00etatik 12:30era (uztaila eta abuztua salbu, eta zubi egunak kenduta).  Lekua egokitu da bertan jende gehiago atenditzeko, 3 mahai, itxaron zerrenda ahalik eta txikiena egoteko, eta zain egon behar duena ere eroso egoteko. Bulegoko sarreran zenbakia hartu beharko dute herritarrek eta egokitzen zaienean  Zerbitzuen eskaintza…
  • Herritarren denboraren erabilera neurtzeko inkestak bidaliko dira etxe guztietara
    Herritarren denboraren erabilera neurtzeko inkestak bidaliko dira etxe guztietara
    Herritarren denboraren erabileraren azterketa egiten hasia da Udala, eta eragileekin hainbat bilera eta aurre lan egin ostean, herritarrei beren eguneroko denbora nola, zertan eta zeinekin igarotzen galdetuko zaie, inkesta bidez. Inkestak datorren astean etxe guztietara banatuko dira, udaletxean ere izango dira eskuragai eta online egiteko aukera ere eskainiko da. Read more...
Lapatx zabortegiaren klausuratzea hastear da
Duela egun batzuk sinatu zuten Lapatx klausuratzeko lehen fasean kontratua (guztira 6 fase izango dira). Hala, 2016ko abenduan 1ean, Lapatx itxi zenetik berriro zabortegi bezala ez erabiltzeko helburua lortzeko bidean da:zabirtegia behin betiko
Herritarrek Udalarekin duten harremana arindu eta errazteko jarriko da abian astelehenean
Astelehenean jarriko da abian Herritarren Arreta Zerbitzua, udaletxeko lehen solairuan. Udalak herritarrei eskaintzen dien zerbitzua hobetzea eta tramiteak arintzea eta barne funtzionamendua hobetzea ditu helburu. Gaur aurkeztu dute Estitxu Elduaien
Herritarren denboraren erabilera neurtzeko inkestak bidaliko dira etxe guztietara
Herritarren denboraren erabileraren azterketa egiten hasia da Udala, eta eragileekin hainbat bilera eta aurre lan egin ostean, herritarrei beren eguneroko denbora nola, zertan eta zeinekin igarotzen galdetuko zaie, inkesta bidez. Inkestak datorren

Sormen gunea egokitzeko obrak hasi dira

2018ko aurrekontuetan Soreasuko sormen gunea egiteko partida onartu eta lehiaketa publikoa egin ostean, duela zenbait egun hasi ziren obrak. Hitzaren, arte eszenikoen eta irudiaren eremuak egokituko dira eta ia milio bateko aurrekontua du (994.348,94 €takoa). Horren segidan, soinuaren eremuko lanak egingo dira. 

Leer más

Oñatz auzoan, eraberritze lanak egin dira

Denon Artean prozesuaren baitan egindako hainbat eskariri erantzun asmoz, eraberritze lanak egin dira Oñatzen. Alde batetik, auzoko plazan dagoen zuhaitzak eragindako hausturak bete dira oinarrian. Eta, bestetik, plazan bertan dagoen etxolatxoa egoera kaxkarrean zegoen eta erabt eraberritu da. Etorkizunera begira, aterpe horretan umeen aisialdirako jolas lekua jartzeko harremanetan dira Udala eta auzotarrak. Obren aurrekontua 10.920€takoa izan da.

Leer más

65 urtetik gorako herritarrentzat diru laguntza berria jarri du abian Udalak

2018. urteko aurrekontuetan aurreratu bezala, Azpeitiko Udalak adinekoen artean behar gehien dutenei laguntzeko diru laguntza berri eta berritzailea jarri du abian. 65 urtetik gorakoen artean familia unitateko 1.080€ko diru sarrerak bermatzea du helburu. Horretarako, 120.000€ko diru poltsa jarri du. Gutun bidez gaurko bilera deialdia egin zaie adinekoei eta Eneko Etxeberria alkateak eta Estitxu Elduaien  Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak diru-laguntzaren berri eman die herritarrei.

Leer más

Gaztetxoen gozamenerako prestatutako kultur eskaintza berezia izango da ekainaren 30ean

Gaztemaniak zirkuitua, lehen aldiz Azpeitira iritsiko da ekainaren 30ean. 16:00etatik 22:00ak arte, Gaztelekuan zein Sanagustin kulturgunean kulturaz eta musikaz gozatzeko aukera izango da. Gaur aurkeztu dute Azpeitiko Sanagustin kulturugunean ekimena. Eneko Etxeberria alkateak eskerrak emateaz gain, "Azpeitian kulturan egiten ari garen lana balion jartzera eta eskaintza zabaltzera" datorren ekintza dela azpimarratu nahi izan du. 

Leer más

Herriko eragileek sustatzen dituzten baloreak aztertzeko galdetegiak egiten hasi dira

Duela zenbait aste aurkeztu zuten Herri Hezitzailea filosofiaren baitan abian jarritako ikerketa. Iaz egindako jardunaldiaren ostean sortutako kezketan oinarrituta, lehenik eta behin herriko eragileen artean azterketa egingo da. Asmoa ez da inor neurtzea, edo inor juzgatzea; egiten den hori nola egiten den jaso eta ondorioak ateratzea da helburua. Eragileak egiten duten lanaren inguruan gogoeta bat egitera bultzatzea. Horretarako galdetegia prestatu da aurkezpen bileretan jasotako ekarpen guztiekin, eta aste honetan bidali zaie herriko eragileei. Eragileek hilaren 29ra arte izango dute galdetegia erantzuteko epea.

Asmoa da ahalik eta kultur, kirol zein arlo sozialeko elkarte gehienek betetzea galdetegia, horrek errealitatearen argazki zehatzagoa osatzea ekarriko baitu. Galdetegia ahalik eta talde eta elkarte gehienei bidaltzeko saiakera egin da, baina ziur geldituko zela bateren bat jaso gabe. Hori dela eta, jaso ez duen norbaitek bete nahiko balu Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi eta izango du aukera.

Leer más

Etxebizitza babestuen informazio bulegoa ostiralera arte dago zabalik; izena emateko aukera uztailaren 13ra arte izango da

Udalak eraikiko dituen etxebizitza babestuen inguruko informazio bulegoa irekita da azken asteotan, Udal erakusketa aretoan (Betharram). Irekieran izandako bileran jende ugari bildu zen, eta irekita izan den egunetan ere herritar ugari izan dira erakusketa ikusi eta etxebizitzen inguruko informazio gehiagoren edo zehaztagoaren bila bertaratu direnak. Orain artean, 350 bat lagun izan dira babestutako etxebizitzen inguruko zalantzak eta argibideen nahian etorritakoak. Etorri ez direnek, ostiralera arte izango dute irekita, goizetan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Leer más

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information