wrapper

Ekonomia sub

Formaziorako bekak

Azpeitiko Udabatzak 2016ko urriaren 4an egindako bilkuran hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean % 50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako udal diru-laguntzak emateko Oinarri arautzaileak onartu zituen.

Akordio honen baitan, gainera, aipatutako diru-laguntzen 2016-2017 ikastarorako deialdia egitea ere onartu zen.

2016ko deialdiari aurre egiteko hogeita hambost mila euroko gastua (35.000 €) onartu da, aurrekontuko sail honen kargura:

1.0300.481.326.00.01

Dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.2 artikuloak eta apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Udal Erregimenaren Oinarriak arautzen dituenak, 49 artikuluan xedatutakoaren arabera, hartu den erabakiaren eta horretarako ireki den espedientearen berri ematen zaio jendeari. Era berean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, 30 laneguneko epea izango dute, egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak egiteko.

Udal-agintaraua eta diru-laguntzaren eremua bera Azpeitiko web orrian dago argitaratuta: www.azpeitia.eus

Erreklamazio edo alegazio hauek, Azpeitiko Erregistroan aurkeztuko behar dira (bulegoko ordutegian), eta Udal Batzarrari zuzenduak izango dira.

Jendaurreko epea igaro ondoren, erreklamazio edo iradokizunak aurkeztu ezean, Araudia behin betiko onartutzat hartuko da, berariazko akordiorik behar izan gabe.

 

Oinarriak

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea