wrapper

Ekonomia sub

Bertanek zozkatutako abenduko afariak badu jabea

2015 - 12 - Afariaren irabazlea

Bertanek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, abenduan elkarteko fideltasun txartelarekin eginiko erosketen artean zozketaturiko bi lagunentzako afarian saritua agertu da. Irabazlea Felisa Arzallus da, Zabala harategian eginiko erosketagatik tokatu zaio saria, eta astorkua jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatzeko aukera izango du.


Bertanek hilero egiten ditu mota horretako zozketak txartela erabiltzen dutenen artean. Bertan txartela doakoa da, erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak pilatzen ditu eta ordainketak hiru hilabetetara atzerako aukera ere ematen du inolako inateresik ordaindu gabe. Txartela eskuratu nahi duenak Rural Kutxako Azpeitiko bulegoan egin dezkae (Foru Ibilbidea, 10).

Gehiago irakurri

Enpresetan berrikuntza proiektuak garatzeko laguntza jaso du Iraurgi Berritzenek

Iraurgi Berritzen, Azpeitiko eta Azkoitiko udalen Garapen eta Berrikuntza Erakundeak, bailarako enpresetan berrikuntza proiektuak garatzeko laguntza lortu du Aldunditik. Eskualdeko enpresetan identifikatututa ditu Iraurgi Berritzenek garatu beharrekoak diren lehentasun estrategikoak enpresen berrikuntza sustatzeko, eta horietara bideratuko du laguntza.

Gehiago irakurri

30.746 bisitari jaso ditu Loiolako Turismo Bulegoak

turismo datuak

Turismo datu onak utzi ditu Azpeitian eta eskualdean 2015ak. Loiolako Turismo bulegoa santutegi aurrera ematea erabaki ona izan dela erakusten dute datuek. Izan ere, gora egin du bulegora informazio bila joan diren bisitari kopuruak. Uztailaren 22an ireki zen lekuz aldatuta bulegoa, turistentzat ikusgarriagoa eta irisgarriago izatea zen helburu, eta datuek erakusten dute Iraurgi Berritzen Azpeitia eta Azkoitiko Udalen garapen eta berrikuntza erakundearen bidez kudeatzen den bulegoa lekuz aldatzea apustu egokia izan dela.

Gehiago irakurri

Eskualdeko enpresak Maroko eta Aljeriako merkatuetara sartu ahal izateko gakoak eskaini dira

aljeriamerkatua

"Herrialde jardunaldia: Maroko-Aljeria" izenburupean ikastaroa antolatu zuen Iraurgi Berritzenek eta parte hartu zuten enpresek, Maroko eta Aljeriako merkatuetara sartzeko kontutan eduki behar diren elementurik garrantzitsuenak ezagutzeko aukera izan zuten. Hizlaria Amaia Ferro izan zen, Gipuzkoako Bazkundeko Enpresa Garapen eta Internazionalizazio Zuzendaria den Amaia Ferrok eman zuen ikastaroa eta bertan, herrialde horietako hainbat ohitura edota euren ekonomietako sektorerik garrantzitsuenak agertu zituen. Era berean, partaideen artean iritziak elkarbanatzeko aukera ere izan zen, bakoitzaren esperientziak kontatuz.

Eskualdeko enpresei ahalik eta aukera gehien ematea nahi du Udalak, eta horregatik, Iraurgi Berritzenen bitartez, hainbat ekintza burutu dira 2015 urte honetan: Mexikori buruzko herrialde jardunaldia, Maroko eta Aljeriari buruzko herrialde jardunaldia, Aduana Gestioari buruzko prestakuntza aurreratua, enpresen nazioartekotze maila aztertzeko prediagnostikoak eta bide orriak, besteak beste.

Gehiago irakurri

Bertanek zozkatutako bi lagunentzako lehenbiziko afaria Lourdes Alkortak irabazi du

bertanafariazaroa

Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak azaroan zehar erosketak elkarteko fideltasun txartelarekin egin dituzten bezeroen artean zozkaturiko bi lagunentzako lehenbiziko afariaren saria banatu du dagoeneko. Irabazlea Lourdes Alkorta izan da, Farmazabal parafarmazian eginiko erosketagatik. Hala, Sanagustin kulturgunean bi lagunentzako afaria irabazi du Alkortak. Bertan elkarteak aurreratu duenez, aurrerantzean zozketa hau hilero egingo da. Beraz, Bertan txartela erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute hilero.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea