wrapper

Ekonomia sub

Urberritzen proiektuaren baitan, eskualdeko berrikuntza sozialean eragiteko Topagunea egingo da eragileekin

 

Azpeitiko Udalak, Iraurgi Berritzenen bidez, Urola Erdia eta Beterri eskualdeetan berrikuntza soziala lantzeko Urberritzen proiektua jarri zuen martxan duela hilabete batzuk, Donostia-Beterri eskualdeko udalekin (Beterri) eta Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean. Urberritzen egitasmoaren helburu nagusia da Urola Erdia eta Beterri eskualdeetako eragileen berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzea eta eragileen arteko artikulazioa hobetzea, etorkizunean eskualdeko erronka sozialei erantzun propioagoak eta egokiagoak eman ahal izateko eta lankidetza-proiektu berriak sortzeko.

Martxoa eta apirilean, Urola Erdian garatzen ari diren sei proiektu berritzaile ebaluatu dira, gizarte-berrikuntzatik zer duten aztertzeko. Ebaluatutako proiektu horiek hautatzerako orduan, proiektuen nolakotasunari erreparatu eta irizpide ezberdinak hartu dira kontuan; Iraurgi Berritzenek edo gizarte-eragileek sustatutakoak izatea; sektore ezberdinei eragiten dietenak, barrura edo kanpora begirakoak, kudeaketa-eredu ezberdinak dituztenak, alor ezberdinak lantzera bideratutakoak eta fase edo garapen-maila desberdinetan daudenak.

Gehiago irakurri

Merkataritza bultzatzeko laguntzak, sustapen planaren bidez

sustapen

Sustapen plan orokorra aurkeztu zuen duela aste batzuk Azpeitiko Udalak. Baina gaur, Bertan Merkarari Elkarteko Xabier Aldalur teknikariarekin batera, merkataritza sustatzeko laguntza zehatzen berri eman dute Agustin Lizarralde eta Estitxu Elduaien zinegotziek.

Elduaienek azaldu duenez, "merkataritza eta Lehen Sektorea suspertzea gure lehentasun dira, eta horregatik Sustapen Planaren baitan bi adar horiei zuzenduriko laguntzak eskaintzen ditugu". Guztira, lerro horretara 40.000 euro bideratuko dira. Merkataritzari zuzenduriko lerroa ez da berria, aurreko zenbait urtetan ere lagundu da sektore hori, eta plan horren laguntza jaso duten merkataritza jarduera berriak abian dira herrian. "Lerro berria ez izan arren, ordea, baditu berrikuntzak", gaineratu du Lizarraldek. Berrikuntza edo aldaketa horiek Bertan Merkatari Elkartearekin elkarlanean egin dira: "Udalarekin elkarlanean aritu gara sustapen planeko laguntzak hobetzen eta egokitzen joateko", gaineratu du Xabier Aldalurrek.

Gehiago irakurri

Enpresei 4.0 Industriaren teknologia ezagutarazteko barnetegi teknologikoak, Azpeitian

P1110334

4.0 Industria terminoak esan nahi du elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak (EIKT) produkzio prozesuetan integratzea, prozesu horiek adimenez hornitzeko eta, bide horretatik, produktibitatea hobetu eta produktu berri lehiakorragoak eskaintzeko. Horrela, Azpeitiko Udalak,  Iraurgi Berritzenen garapen agentziaren bidez, 4.0 Industrian egindako apostua sendotzen ari da, 2016an lantzen ari diren lan lerro desberdinen bitartez.


Duela hilabete escas jardunaldi bat antolatu zen Gehikuntza bidezko Fabrikazioak eta konkretuki 3D Pinting-ak enpresei ekar diezazkien aukeren inguruan, beren lehiakortasuna hobetzeko eta merkatu dibertsifikaziorako, Oraingoan 4.0 Industriaren ildotik Barnetegi Teknologiko bat antolatu da, bertan parte hartu duten hogei enpresak baino gehiagok termino honek bere barne hartzen dituen teknologiak zuzenean ezagutzeko aukera izan dutelarik.

Gehiago irakurri

Asteburutik, Ezkutuko Altxorrak bisita gidatuen eskaintza abian

loiola

Apirilaren 16an ignaziotar lurraldea sakon-sakonean ezagutzeko aukera ematen duen EZKUTUKO ALTXORRAK bisita gidatuen egitaraua martxan jarriko da, Gipuzkoako Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako 23 baliabideetara bisita gidatuak eskainiz XVI. mendea eta Loiolako San Ignazio ardatz moduan hartuta. Gainera aurten, Inaziotar Bidea egiteko hiru bisita gidatu berezi izango dira (Loiola-Zumarraga, Zumarraga-Arantzazu eta Arantzazu-Araia).

 

Gehiago irakurri

Hazilan proiektuan parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete Iraurgi Berritzenen

2020 urtera bitartean gazteentzako 5.000 enplegu sortzeko helburua duen laneratze-prozesua da Hazilan proiektua. Urola Erdian, Udalek Iraurgi Berritzen garapen agentziearen bidez kudeatuko dute etaurtean 15 eta 20 gazte artean laneratzea du helburu.

Aipatu bezala, 5.000 enplegu sortzeko helburua du Hazilanek, eta enpleguen %55, gainera, emakumeentzat izatea nahi dute.

Langabezia-egoeran dauden 20 urtetik 35 urtera bitarteko gazte kualifikatuak (unibertsitateko edo LHko goi-mailako zikloko titulazioa) dagoeneko eman dezakete izena. Horretarako, esteka honetan sartu behar dira: www.hazilan.eus/inscriptions/inscription. Ondoren, 24 orduko epean, Iraurgi Berritzen izena eman dutenekin kontaktuan jarriko da, programan parte har dezaten.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea