wrapper

Ekonomia sub

Enplegua sustatzeko hartutako neurriak eraginkorragoak izan daitezen gertutik ezagutu nahi du herriko enpresen errealitatea Udalak, eta aurrera begirako erronkak eta asmoak ezagutzeko herriko hainbat enpresa bisitatzen ari da. Enplegua eta, batez ere, kalitatezko enplegua sustatu nahi du, lanpostu berriak sortzeko aukera eskaini dezaketen proiektuak lagunduz.

Azken asteotan albiste izan da Azpeitiko Sarralle enpresa Sidenorrek Basaurin egingo duen inbertsioaren hiru zatietako bat eskuratu ostean. Azpeitiko enpresen errealitatea ezagutzeko Udala egiten ari den bisiten baitan, Eneko Etxeberria eta Aitor Bereziartua Sarralle enpresako arduradunekin bildu dira, lortutako kontratuagatik zoriondu dituzte eta enpresaren egoera gertutik ezagutzen izan dira.

Udal arduradunek azpimarratu dute poztekoa dela Udalarentzat ere, Azpeitiko enpresa batek horrelako kontratua lortzea; horrek, teknologiaren aldeko apustua eta enplegua sortzea esan nahi baitu. Bide horretan, kalitatezko enplegua sortzeko beharra azpimarratu dute enpresako arduradunekin.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea