wrapper

Ekonomia sub

Azpeitia txartela: merkatari txikiak lagunduz herriko ekonomia sendotzeko apustua

Azpeitia txartela: merkatari txikiak lagunduz herriko ekonomia sendotzeko apustua

Herri baten garapenean ezinbesteko dira denda eta komertzio txikiak. Azpeitian, ekonomiaren gako garrantzitsu dira; herriari bizia emateaz gain, lanpostu ugari sortzen dituztelako. "Horregatik, eta herria egiten laguntzen digun sare garrantzitsua delako, bultzatzen dugu Udaletik ere txartelaren proiektu anbiziotsu hau", adierazi du Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak. 

Gehiago irakurri
Inaziotar bidea sendotzeko pauso bat aurrera, elkarlanean

Inaziotar bidea sendotzeko pauso bat aurrera, elkarlanean

Gero eta gehiago diraAzpeitia eta Manresa lotzen dituen Inaziotar bidearen etapak egiten dituzten herritar eta turistak. Inguruan, nazioan zein nazioartean gero eta ezagunago egiten ari den turismo eskaintza da Loiolan hasiera duen bidea. Hori ikusirik, ibilbidea atapa bakoitzaren hasierako puntuan informazio panelak jarri dira (Azpeitian, Zumarragan eta Arantzazun), eta atzo, Loiolan Inaziotar bidearen informazio osatua biltzen duen eskuorria aurkeztu zuten Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak, Azkoitiko Udaleko zinegotzi Ana Azkoitiak, Zumarragako alkate Mikel Serranok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendari Maite Cruzadok, Eusko Jaurlaritzaren Basquetour agentziako zuzendari Arkaitz Millanek eta Urola Erdiko eta Debagoieneko garapen agentzietako kideek. 

Gehiago irakurri
Errege zozketako opari txartelek, badituzte jabeak

Errege zozketako opari txartelek, badituzte jabeak

Azpeitiko Udalak abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean abian jarritako Errege zozketako saridunak jaso dituzte berenn opari txartelak. 42075 zenbakiaren jabea den Josune Otaegik (Santi Lazkano kirolak dendan eginiko erosketan lortua), 35831 zenbakia duen Maria Jesus Etxeberriak (YURITZ Oinetakoak dendan egindako erosketan eskuratua) eta 20607 zenbakiaren jabe den Genoveva Oiarzabalek (Kontxi Arraindegian eginiko erosketan eskuratua)ostiralean jaso zituzten Agustin Lizarralde Merkataritza zinegotziaren eta Xabier Aldalur Bertan Merkatari Elkarteko teknikariaren eskutik Azpeitiko saltokietan gastatzeko 500€ko erosketa bono bana.

Gehiago irakurri

Errege zozketak baditu sarituak

Errege zozketa

Herriko dendetan zenbakidun txartelak banatu dituzte abaenduaren 26tik urtarrilaren 5a bitartean, eta Errege Kabalgataren ostean, Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek zenbaki sarituak atera zituzten. Hiru lagunek, 500 euroko opari txartela irabaziko dute. Honakoak dira zenbaki sarituak: 

 
35831 zenbakia (YURITZ Oinetakoak dendan banauta)
42075 zenbakia (SANTI LAZKANO dendan banauta)
20607 zenbakia (KONTXI Arraindegian banauta)
 
Sarituek urtarrillen 31ra arte dute saria jasotzeko. Horretarako Udalarekin (943 25 72 00) edota Bertan Merkararitza Elkartearekin (943 02 56 73) jarri beharko dute harremanetan. 

 

Gehiago irakurri

Mendea baino gehiago Otamendi erloju dendak, Azpeitiari ordua jartzen

otamendi erloju denda

Otamendi erloju dendak 100 urte bete ditu familiaren eskuetan. Mende bat erlojuei eta merkataritzari kordea eman eta herriari ordua jartzen. Udalak urte guzti horietan herriko merkataritzaren alde egindak olan guztia eskertu nahi izan die, eta Agustin Lizarralde Merkataritza zinegotzia eta Maite Martinez teknikaria aste honetan izan dira dendan, Jesus Otamendi eta familia osoa zoriontzeko eta egindako lana errekonozitzeko Udalaren oroigarria ematen. "100 urtean herriko merkataritza sustatzeko egindako lana eskertu nahi diegu horrelako urteurren borobilean. Heriari horrelako merkatari txikiek ematen diete bizia", adierazi du Lizarraldek. Zorionak otamenditarrei! 

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea