wrapper

Oharrak

Ohiko etxebizitzari ezartzen zaion ondasun higiezinen zergaren gastuei aurre egiteko norbanakoei eta familiei diru-laguntzak emateko 2018 urterako deialdia

AZPEITIKO UDALA

OHIKO ETXEBIZITZARI EZARTZEN ZAION ONDASUN HIGIEZINEN ZERGAREN ORDAINKETAK SORTUTAKO GASTUEI AURRE EGITEKO NORBANAKOEI ETA FAMILIEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO 2018 URTERAKO DEIALDIA

Azpeitiko Udalbatzak 2017ko apirilaren 4an egindako bilkuran ohiko etxebizitzari ezartzen zaion Ondasun Higiezin Zergaren ordainketak sortutako gastuei aurre egiteko norbanakoei eta familiei emango zaizkien udal-laguntzetarako 2017ko deialdia eta hura arautuko duten oinarri arautzaileak onartu zituen (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2017ko apirilaren 12an, 72. zk).

Laguntza hauen helburua ohiko etxebizitzari ezartzen zaion Ondasun Higiezinen Zergaren ordainketa egiteko Azpeitiko udalerrian bizi diren norbanakoei eta familiei emango zaizkien diru-laguntzak.

Zehatz esanda, diru-laguntza hauen helburua da larrialdi-egoerek Azpeitian bizi diren familiei sortutako beharrei aurrea hartzea eta erantzutea, dagokigun honetan ohiko etxebizitzari ezartzen zaion ondasun higiezinen zerga ordaintzeak sortzen dizkien gastuei aurre egitera bideratua.

Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko diru-laguntzak emango dira.

Oinarri berezi horietan araututa daude: helburua, pertsona onuradunak, alde batera uzteak, diruz laguntzeko gastuak eta diru-laguntzak emateko prozedura.

Aipaturiko oinarriek adierazten dute deialdiak ezarriko dutela aurrekontuko zein kreditu zehatzen kontura finantzatuko diren diru-laguntzak.

Era berean, adierazten da eskaerak aurkezteko epea, deialdian ezarriko dela.

Aipaturiko laguntzak Azpeitiko Udalbatzak 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuran onartu zuen 2016-2019 Diru laguntzen Plan Estrategikoan jasota daude (1. lerro estrategikoa: gizarte ekintza)

Araudi honen baitan, eta laguntzak emateko eskuduna Alkatea izanik (Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1 artikulua) 2018ko irailaren 13an emandako Dekretuaren bidez

ERABAKI DU
Lehena.- Urteko Gizarte eta Gizarte- ohiko etxebizitzari ezartzen zaion Ondasun Higiezinen Zergaren ordainketa egiteko Azpeitiko udalerrian bizi diren norbanakoei eta familiei emango zaizkien diru-laguntzak deialdia egitea.

Deialdi hori Ebazpen honen eranskin gisa jaso da.

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, diru-laguntzak atalean. www.azpeitia.eus

Bigarrena.- Deialdi horri aurre egiteko 2018. ekitaldiko udal aurrekontuan 10.000 euroko gastua baimentzea, Udalaren Gizarte Zerbitzuak kudeatzen dituen programen kontura, aurrekontu xedapen honekin: Beste laguntzak: 1.0600.480.231.00.03 2018

Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

I ERANSKINA

Ohiko etxebizitzari ezartzen zaion Ondasun Higiezin Zergaren ordainketak sortutako gastuei aurre egiteko norbanakoei eta familiei emango zaizkien diru-laguntzen 2018 urterako deialdia. Oinarriak Azpeitiko Udalbatzak 2017ko apirilaren 4an onartu zituen (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 2017ko apirilaren 12ko 72zb.)

1.- Xedea eta lagungarria den epealdia.

Deialdi honen helburua da Ohiko etxebizitzari ezartzen zaion Ondasun Higiezin Zergaren ordainketak sortutako gastuei aurre egiteko norbanakoei eta familiei emango zaizkien diru-laguntzak ematea.

Emango diren laguntza ekonomikoek diru-laguntza izaera izango dute, eta horien helburu orokorra beren eginkizunen esparruan dituzten helburuak betetzen laguntza izango da

2.- Diruz lagungarri diren jarduketei ekiteko epea

Diru-lagungarria izango den kontzeptua 2018 urtekoa izango da.

3..- Diru laguntzaren ordainketa.

Diru-laguntzaren ordainketa hura ematerakoan adierazi zen helburua bete dela frogatu eta gero egingo da.

Dena dela, diru-laguntza emateko hitzarmen edo ebazpenean onartu ahal izango da egiaztatze hori egin aurretik ordainketa egitea, diru-laguntzaren helburu den ekimena berekin lekartzakeen jarduera burutu ahal izateko.

4.-Eskariak aurkezteko epea.

Eskabideak deialdi hau GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako egunaren biharamunetik hasita aurkeztu ahalko dira.

Edonola ere, eskariak aurkezteko epea 2018ko abenduaren 1ean amaituko da.

Eskaerarekin batera eta laguntza ebazteko beharrezkoa den dokumentazioarekin batera, kontribuzioaren ordainketa-agiria ekarri beharko da.

5.- Egiaztatze agiriak eta aurkezteko epea.

Programak 2018ko abenduaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko dira.

a) Ohiko etxebizitzari ezartzen zaion Ondasun Higiezin Zergaren ordainketaren agiria.

Egin beharreko justifikazioa edota txostena zehaztutako epean ez aurkezteak automatikoki ekarriko du diru-laguntzaren ezestea, edota jasotako diru-kopurua itzuli beharra, eta, edonola ere, berriro diru-laguntzak eskuratzeko desgaitzea.

Organo eskudunak:

Instrukzioa eta proposamena: Gizarte Zerbitzuetako Batzorde teknikoa.

Ebazpena: Alkatetzak.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluaren arabera; betiere emandako diru laguntzak Udalaren webgunean argitaratzea baztertu gabe.

Diru-laguntzaren ordainketa, gastua egin izanaren egiaztatze agiri guztiak aurkezteari baldintzatuta egongo da, eta hauek deialdiaren hirugarren atalean jasotako epeetan egin behar dira.

Aurkeztu beharreko egiaztatze-agiria oinarri orokorren 13. artikuluan zerrendatutako agiria izango da.

6..- Araudi Aplikagarria.

Bere oinarri arautzaileetan ezarrikoaz gain, laguntza hauek Azpeitiko Udalaren diru laguntzak arautzen duen udal - agintarauak (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2012ko maiatzaren 29an argitaratua) eta Diru laguntzen araudi orokorra arautzen duen azaroaren 17ko 38/2003 Legeak arautuko dituzte.

Azpeitian, 2018ko irailaren 13an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

Oinarriak

Deialdia

Eskaera orria

Ordezkapen idatzia

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information