wrapper

Oharrak

Azpeitiko "Alde Zaharra" 1. HEn kokatutako eraikinetako fatxadak birgaitzeko diru-laguntzak arautzen dituen Ordenantzaren ALDAKETA PROPOSAMENA.

Azpeitiko Udabatzak 2016ko maiatzaren 3an egindako bilkuran Azpeitiko "Alde Zaharra" 1. HEn kokatutako eraikinetako fatxadak birgaitzeko diru-laguntzak arautzen dituen Ordenantzari hasierako onarpena ematea onartu zuen (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2016ko uztailaren 1ean argitaratua, 125 zenkakiarekin.

Laguntzak ematearen azken helburua da Azpeitiko Alde Zaharrean dauden bizitegierako eraikinetako fatxadak pintatu eta birgaitzea.

Azpeitiko Udalbatzak 2018ko uztailaren 3an adostu du eraikuntzen efizientzia energetikoa eta isolamentuaren hobekuntza lortzeko jarduerak bat datozela laguntzaren helburuarekin, eta horregatik jarduera horiek laguntzaren xede egin ditu. Horrez gain, laguntza ematerakoan Plaza Nagusira duten fatxadentzat laguntzaren goiko maila bat ezarri da, eta obraren aurrekontuaren %50eko laguntza emateko aukera izango da, gehienez 6.000 euroko kopuruarekin.

Dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.2 artikuloak eta apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Udal Erregimenaren Oinarriak arautzen dituenak, 49 artikuluan xedatutakoaren arabera, hartu den erabakiaren eta horretarako ireki den espedientearen berri ematen zaio jendeari. Era berean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, 30 laneguneko epea izango dute, egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak egiteko.

Udal-agintaraua eta diru-laguntzaren eremua bera Azpeitiko web orrian dago argitaratuta: www.azpeitia.eus

Erreklamazio edo alegazio hauek, Azpeitiko Erregistroan aurkeztuko behar dira (bulegoko ordutegian), eta Udal Batzarrari zuzenduak izango dira.

Jendaurreko epea igaro ondoren, erreklamazio edo iradokizunak aurkeztu ezean, Araudia behin betiko onartutzat hartuko da, berariazko akordiorik behar izan gabe.

 

Azpeitia, 2018ko irailaren 4an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

Iragarkia

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information