wrapper

Hiri antolamenduko plan orokorrari dagokion AU4 "Arana Ingurunea" gune urbanistikoan, 4.3 Esklabak-Iturzulo azpi-eremuan, -1.Fasea- eraikiko diren erregimen bereziko 33 etxebizitza tasatu eta heuren gehigarriak esleitzeko oinarriak.

Udal Batzarrak, 2018ko maiatzak 15ean egindako bilkuran Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari dagokion AU4 «Arana Ingurunea» gune urbanistikoan, 4.3 Esklabak-Iturzulo azpieremuan, –1. fasea– eraikiko diren erregimen bereziko 33 etxe bizitza tasatu eta heuren gehigarriak eslei tze ko oinarriak onartu zituen.
Oinarrien edukia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu zen 2018ko ekainaren 1ean, 105. zk).
Oinarrien 9. artikuluak esleitu suertatu diren pertsona edo bizikidetza unitateek aurkezten dituzten ukoak erregula tzen du, adieraziz Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzari jakinaraziko zaizkioka, eta Etxe bide-Euskal Herriko Etxebizitza Zerbitzu Publikoaren Erregistroa arautzen duen araudiak jasotako ondorioak izango dituela, hala balegokio.
Kontuan izanik araubide honek ziurgabetasun egoerak ekarri ditzakela deialdian parte hartzen dutenentzat, Udal Batzarrak, 2018ko uztailaren 3an egindako bilkuran onartu duartikulo honen edukia modu zeha tza goan arau tzea. Hori horrela izanik, artikuluaren edukia honako hau izango da:
9. Uko egitea.
Etxe bizitza baten esleipenari uko egiten dionak ezin izango du uko egin eta urte beteko epean etxebizitza mota bera eta erregimen berberaz eskuratzeko ondoren egingo diren prozeduretan parte hartu, kenduta esleipenari uko egiteko arrazoia kreditu merkatuan finantzaketa lortze ko zailtasunak edukitzea izan bada. Halere, esleipenari uko egitean onartu ez den etxebizitzak 15 m² erabilgarri baino gutxiago baldin baditu elkarbizitza unitateko kide bakoitzeko, uko egite horrek ez du eragotziko ondorengo prozeduretan parte hartzea.
Akordio honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezke:
— Administrazioarekiko auzi errekurtsoa Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, iragarkia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
— Berraztertze errekurtsoa (aukerakoa) udaletxean, lehen
aipatutako errekurtso a jarri aurretik, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete baten barruan.

Azpeitia, 2018ko uztailaren 16a.—Eneko Etxeberria Bereziartua

Iragarkia