wrapper

Oharrak

Herriko ekonomiaren sustapenerako diru-laguntza programaren 2018ko deialdia

Herriko ekonomiaren sustapenerako diru-laguntza programaren 2018ko deialdia eta oinarriak.
Azpeitiko Udalak, 2017ko maiatzaren 9an egindako osoko Bilkuran, herriko Ekonomiaren Sustapenerako diru-laguntza programaren 2018ko deialdia eta oinarriak onartu zituen (2018ko uztailaren 14ko Gipuzkoako AlDizkARi  fiziAlA 135 zk).
laguntza hauek ematerakoan, Azpeitiko Udalaren azken helburua da tokiko ekonomia sustatzea, bereziki, eta besteak beste, enplegua bultzatuz, proiektu industrialak lagunduz eta helburu soziala duten proiektu ekintza ileak lagunduz, eta helburu horretarako hainbat baliabide eskainiz.
Deialdi honetan hiru diru-laguntza lerro jaso dira:
1) Merkataritza arloan eta lehen sektorearen arloan enplegu sustapena finantzatzera bideratutako diru-laguntzak.
2) Industria proiektu estrategiko edo berritzaileen bitartez enplegu sustapena finantzatzera bideratutako diru-laguntzak.
3) Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko diru-laguntzak.
Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko diru-lagun tzak emango dira.
Adierazitako oinarriek ezartzen dute deialdiak jasoko dituela laguntzak finantzatuko diren aurrekontuaren kreditu konkretuak.
Halaber, adierazten da, eskaerak aurkezteko epea deialdia bertan adieraziko dela.
Diru-laguntza ildo hauek Azpeitiko Udalaren 2016-2019 Diru-laguntzen Plan Estrategikoan daude jasoak (3.lerroa: industria, merkataritza eta turismoa), eta Udalbatzak 2017ko otsailaren 7an onartu zituen.
indarrean den araudia kontuan izanda, Udalbatzak 2018ko ekainaren 5ean egindako bilkuran, eta dagozkion eskumenak erabiliz,
ERABAki DU
Lehena. Herriko ekonomiaren sustapenerako diru-laguntzak eskatu eta jasotzeko urteko deialdia egitea.Laguntza lerro bakoitzean eranskin moduan deialdiak egin dira.
Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian(www.azpeitia.eus)daude ikusgai, diru-laguntzen atalean.
Bigarrena. Deialdi horri aurre egiteko 2018. ekitaldiko udal aurrekontuan 300.000 euroko gastua baimentzea,honako partidatik:
1.1100.471.241.00.01.2018 zenbakidun «sustapen laguntzak» partida.
Behin betikoa den eta bide administratiboari amaiera ematen dion erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, hilabeteko epean, deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, aipatutako 2 kasuetan, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.
Azpeitia, 2018ko ekainaren 15a.—Eneko Etxeberria Bereziartua, alkatea.

Oinarriak

Deialdia

Eskera orria

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information