wrapper

Oharrak

Joxe Takolo Beka 2018

AZPEITIKO UDALA.


Iragarkia


Alkatetza honek 2018ko martxoaren 23an emandako ebazpenaren bidez, JOXE TAKOLO BEKAren baitan dagoen dirulaguntza lortzeko eskariak eta beka bera ematea arautzen duen arauak onartu zituen, Mendi Federazioko kide izanik, adierazi den helburuarekin bat datorren jardueraren bat antolatu nahi duten Euskal Herriko mendizale, mendi elkarte eta beste edozein eratako talde edo elkarteei zuzendua.

Ebazpen beraren bidez, 2018rako deialdia onartu zen. Bertan aurtengo proiektuak baloratuko dira.
Goi-mendia, abentura, zientzia, esplorazioa eta dibulgazioarekin zerikusia duten proiektuak bultzatzeko 2018 JOXE TAKOLO BEKA egitasmoa osatzen duen dirulaguntza emateko Oinarriak.


1.- HELBURUA.

Oinarri hauen helburua da Beka bat ematea, goi-mendia, abentura, zientzia, esplorazioa eta dibulgazioarekin lotuta dauden proiektu originalak, esploratzaileak eta dibulgatiboak bultzatzeko.

2.- ONURADUNAK.

Beka hau eskuratzeko aukera izango dute, deialdiaren urtean oinarri hauen helburuarekin bat datorren ekimenen bat antolatzen duten Euskal Herriko mendizale, mendi-elkarte eta beste hainbat eratako elkarte eta taldeek.

Partaideak mendiko profesionalak izanez gero, proiektuak ezingo du partaideen jarduera profesionalarekin zerikusia izan.

3.- ESKARIEN AURKEZPENA.

Eskari-instantziak, Eranskinean datorren eredu normalizatuaren arabera, Azpeitiko Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, 2018ko apirilaren 30erako (egun hau barne) behar bezala beteak, eta ondoren zehaztutako agiriekin batera:

1.- Diruz laguntzea eskatu den proiektu edo jardueraren ardura duen ordezkari edo pertsonak eskari-instantzia ofizialaren atal guztiak bete beharko ditu, eta horri Nortasun Agiriaren fotokopia erantsi eta proiektuan partaide izango direnen federazioko baimena.

2.- Egin nahi den proiektuaren Oroitidazkia, hari dagokion aurrekontuarekin batera, bai paperean baita euskarri informatikoan ere.


4.- AZTERKETA ETA BEKA EMATEA.

Batzorde Tekniko bat osatuko da erakundeen eta gai horretan adituak diren kideez osatua, eta hau izango da aurkeztutako proiektuen artean Beka emateko ebaluazioa egingo duena.

Horretarako, Batzorde Teknikoak, zeinak proiektu bat baino gehiago proposatu dezaken, honako irizpideak izango ditu kontuan:

- Egin nahi den jardueraren kalitatea.
- Entitateak bere jarduera-eremuan agertu duen ibilbidea, jarraipena eta egonkortasuna.
- Partaide-kopurua eta jardueraren iraupena eta zabalkundea...
- Jardueraren finantziazioa.
- Jarduera antolatzeko azpiegitura eta giza-baliabideak.
- Kirol eta gizarte-mailan jarduera horrek duen interesa.
- Antzeko kirol programa edo eskaintzarik ez egotea.
- Jarduera hori kualifikatutako pertsonal teknikoak garatzea.

Aurkeztutako proposamenak ireki aurretik, goian aipatutako irizpideak objektiboki baloratuko dira.

Erabaki-proposamena horretarako es-kuduntza duen organoari bidali ondoren, honek onartutako Beka esleituko du. Erabaki hori maiatzaren lehen hamabostaldian emango da.

5.-DIRULAGUNTZA ORDAINTZEA.

Emandako beka hori oso-osorik ordainduko da, maiatzean egingo den jendeaurreko ekitaldi batean.

6.- IRABAZLEAREN BETEBEHARRAK.

Beka irabazi duenak bete beharrekoak izango dira:

- Dirulaguntza jaso duen jardueraren informazio, publizitate eta jardueran JOXE TAKOLO BEKAren laguntza adierazi (Azpeitiko Udalak horri buruz ematen dituen jarraibideen arabera).

- Ekimenak diharduen bitartean, erakundeetako ordezkariek erabakitako moduan eta, ekimena bukatu ondoren, antolatutako proeikzio-sarearen bitartez burututako esperientzia zabaltzen lagundu.

7.- AURREKONTUA.

Oinarri hauen bidez araututako beka emateko izendatua dagoen kreditua 3.000,00 eurokoa da, Euskal Herriko Mendi Federazioak, Azpeitiko Udala eta Lagun-Onak Mendi Bazkuna klubak finantzatuta.

Diru-kopuru hau urtero aldatu ahal izango da, beste ekarpen batzuekin edota, balegokio, aipatutako Erakunde horien ekarpenak handituta.

8.- EZ BETETZEA.

Proiektua ez egitea edota araudi honetan adierazi diren laguntzak emateko erabakiorrak diren baldintzak ez balira beteko, dirulaguntza kendu egingo da eta jaso den diru-kopuru guztia itzuli egin beharko da.


9.- INTERPRETAZIOA.

Udalak bere organo eskudunaren bidez erabakiko du JOXE TAKOLO BEKA honen interpretazio, aplikazio eta ondorioen gainean sor daitekeen zalantza oro.

Aurkeztutako proiektuak kalitatezkoak ez balira edo eskaerak egon ezean, Batzorde Teknikoak Joxe Takolo bekaren deialdia hutsik geratu ahal izatea proposatu ahal izango du. Kasu horretan ezarritako diru kopurua Bekarekin zerikusia duten alderdiak indartzeko erabiliko da.

Azpeitian, 2018ko martxoaren 28an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua

Deialdia

Eskaera orria

Odezkapena

Baimena

JOXE TAKOLO BEKA 2018 ERABAKIA:

Ebazpena

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information