wrapper

Hezkuntza ez arautuaren arloan neska-mutil gazteei ekintza formatzaileak gauzatzeko udal bekak emateko 2018.urterako deialdia.

AZPEITIKO UDALA
HEZKUNTZA EZ ARAUTUAREN ARLOAN NESKA-MUTIL GAZTEEI EKINTZA FORMATZAILEAK GAUZATZEKO UDAL BEKAK EMATEKO 2018 URTERAKO DEIALDIA.

Azpeitiko Udalak 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuran hezkuntza ez arautuaren arloan neska-mutil gazteei ekintza formatzaileak gauzatzeko udal bekak emateko oinarri bereziak onartu zituen. (2017ko apirilaren 27ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA 80 zk.)

Oinarri berezi horietan araututa daude: helburua, pertsona onuradunak, alde batera uzteak, diruz laguntzeko gastuak eta diru-laguntzak emateko prozedura.

Aipaturiko oinarriek adierazten dute deialdiak ezarriko dutela aurrekontuko zein kreditu zehatzen kontura finantzatuko diren diru-laguntzak.

Era berean, adierazten da eskaerak aurkezteko epea, deialdian ezarriko dela.

Aipaturiko laguntzak Azpeitiko Udalbatzak 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuran onartu zuen 2016-2019 Diru laguntzen Plan Estrategikoan jasota daude (1. lerro estrategikoa: gizarte ekintza)

Araudi honen baitan, Azpeitiko Alkateak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.f artikuluak emandako eskumenaz baliatuz, 2018ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bidez

ERABAKI DU
Lehena.- 2018.ekitaldiko diru laguntzen deialdia egitea, hezkuntza ez arautuaren arloan neska-mutil gazteei ekintza formatzaileak gauzatzeko udal bekak emateko.

Deialdi hori Ebazpen honen eranskin gisa jaso da.

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, diru-laguntzak atalean. www.azpeitia.eus

Bigarrena.- Deialdi horri aurre egiteko 2018. ekitaldiko udal aurrekontuan 30.000 euroko gastua baimentzea, Udalaren Zerbitzu Orokorrak kudeatzen dituen programen kontura, aurrekontu xedapen honekin:

1.0401.481.334.00.04.2018

Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

I ERANSKINA

Hezkuntza ez arautuaren arloan neska-mutil gazteei ekintza formatzaileak gauzatzeko udal bekak emateko 2018 urterako deialdia. Oinarriak Azpeitiko Udalbatzak 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuran onartu zituen. Eta behin betikoan 2017ko apirilaren 27an GAOn, argitaratu ziren 80.zkan.
1.- Xedea eta lagungarria den epealdia.

Laguntza hauen xedea da Azpeitiko udalerrian bizi diren neska-mutil gazteek hezkuntza ez arautuko arloan ekintza formatzaileak gauzatzeko aukera izan dezaten.

Zehatz esanda, udal-beka hauen helburua azpeitiar neska-mutil gazteen (3-18 bitartekoak) gizarte integrazioa eta autonomia ahalbideratzea eta beren arteko berdintasuna bermatzea, hezkuntza ez arautuko zenbait gune hezitzaileetan parte hartzea erraztuz.
Diru laguntza hauen bidez adierazitako hezkuntza jarduerak burutzeko sortutako gastuak partzialki estaliko dira.

2.- Formakuntza jardueraren hasierako eta amaierako epeak.

Diruz lagungarria izango den epealdia, 2018. urtea izango da.

Diruz lagungarriak izango dira, hezkuntza ez arautuaren arloan neska-mutilentzako ekintza formatzailen inguruko gastuak, 2018ko urtarrilaren 1 etik 2018ko abenduaren 31ra bitarteko epealdikoak.

3..- Diru laguntzaren ordainketa.

2018ko deialdiari aurre egiteko onartu den 30.000 euroko kopurua, bi alditan ordainduko da:

1.- Urtarrilaren 1etik ekainaren 30arte egindako gastuak
Lehenbiziko ordainketa egin ahal izateko 20.000 €ko aurrekontua egongo da.
2.- Uztailaren 1etik abenduaren 31arte egindako gastuak.

Bigarren ordainketa egin ahal izateko 10.000 €ko aurrekontua egongo da. Horrez gain, lehenbiziko zatiketan ordainketak egin eta gero aurrekontua sobratuko balitz diru hori erabiliko da.

Kopuru gehigarria gauzatu ahal izateko baldintza izango da udal-beka ematea ebatzi aurreko uneren batean hartarako kreditua erabilgarri badagoela aitortzea.

Aurrekontuan jarria dagoen diru-kopurua ez balitz nahikoa izango eskari guztiak laguntzeko, kontzeptu horietarako ezarriak dauden diru-zenbatekoetan murrizketa egingo da baremoaren arabera.

4.- Aurkeztu beharreko agiriak eta eskaerak egiteko epea.

Diru laguntza eskaerarekin batera atxikitu behar den dokumentazioa oinarrien laugarren artikuluan jasotakoa izango da.

Diru laguntza eskaera Udalaren erregistro orokorrean eta bere web orrian argitaratu den modela erabiliz egin beharko da.

Eskaerarekin batera, zerrendatutako honako agiriak aurkeztu beharko dira.

1. Eskatzailearen NA/AIZ/Pasaportea.

2. Azkena egin den Pertsona Fisikoen Errentaren Zerga aitorpenaren kopia.

3. Errolda agiria, bertan adieraziz helbide horretan bizi diren familiakideak.

4. Gaztea inskribatu den formakuntza jardueraren matrikulazioari eta hileko gastuei dagokion dokumentazioa.

5. Hala balegokio, matrikula ordaindu dela egiaztatzen duen ordainagiria.

6. Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, diru-laguntza eskatu duten pertsonek Gizarte Segurantzarekiko baldintzak betetzen dituztela. Horretarako pertsona horien oniritzia beharko du. Oneritizirik ematen ez den kasuetan, dagoz­kion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu interesatuak.

7. Zinpeko adierazpena, beste diru-sarrera batzuk badauden eta/edo beste erakunde batzuetan diru-laguntza eskatu duen adierazten duena.

8. Onuradun izateko inolako baztertze-arrazoitan sartuta ez dagoela adierazten duen erantzukizunpeko aitorpena.

9. Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria.

Zerrendako 3. puntuari dagokionez, dokumentazioa osatutzat joko da ofizioz Udaletik egiaztatzen bada gutxieneko errolda-epearen baldintza eta elkarbizitzarena betetzen dela.

Zerrendako 6., 7., eta 8. puntuetan adierazitako aitorpenak eskaera ereduan jarriak daude.Anexo II

Eskariak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunaren biharamonetik hasiko da zenbatzen.

Edonola ere, eskariak aurkezteko epea 2018ko abenduaren 10an amaituko da.
5.- Egiaztatze agiriak eta aurkezteko epea.

Deialdiaren ebazpena deialdia egiten den urteko abenduaren 31 baino lehen egingo da.

Organo eskudunak:

Instrukzioa eta proposamena: “Gizartekintzako Batzorde Informatzailea” batzordeak.

Ebazpena: Alkatetzak.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluaren arabera; betiere emandako diru laguntzak Udalaren webgunean argitaratzea baztertu gabe.

Diru-laguntzaren ordainketa, gastua egin izanaren egiaztatze agiri guztiak 2018ko abenduaren 20a baino lehen aurkezteari baldintzatuta egongo dira.

Aurkeztu beharreko egiaztatze-agiriak oinarri orokorren 13. artikuluan zerrendatutako agiriak izango dira.

6..- Araudi Aplikagarria.

Bere oinarri arautzaileetan ezarrikoaz gain, laguntza hauek Azpeitiko Udalaren diru laguntzak arautzen duen udal-agintarauak (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2012ko maiatzaren 29an argitaratua) eta Diru laguntzen araudi orokorra arautzen duen azaroaren 17ko 38/2003 Legeak arautuko dituzte.

Azpeitian, 2018ko martxoaren 23an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

Oinarriak

Deialdia

Eskaera

Ordezkapena

Baimena

Ebazpena