wrapper

Karmelo Etxegarai Ikastolako patioa eraberritzeko kontratuaren formalizazioa

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Testu Bateratuaren 154 eta 138 artikuluek ezarritakoa betez, ondorengo esleipenaren eta kontratuaren formalizazioaren berri emango da:

Alkateak 2017ko uztailaren 7an emandako Ebazpenaren bidez Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolako jolastokia birmoldatu eta irisgarritasun baldintzetara egokitzeko proiektuak jasotako bigarren faseko lanak kontratatzeko espedientea onartu zuen -obraren akaberak emateko lanak eta atzariak- publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez. Proiektu teknikoa BIRG Rezabal-Gurrutxaga arkitekturidatzi zuten.

Proiektua, gainera, Udalbatzak onartu du 2017ko apirilaren 4an egindako bilkuran.

Dagokigun expedientearen bidez bigarren fasearen esleipena tramiatua da, 70.008,91 €ko aurrekontuarekin.

Dagokion lizitazio prozedura burutu ondoren, Alkateak 2017ko uztailaren 26an emandako ebazpenaren bidez, obra kontratua Santos Uria Lopetegik ordezkatzen duen K1 EKOPAISAIA S.L.L..ri esleitzea ebaztu du. Kontratuaren prezioa 68.988,70 €koa da %21eko BEZa barne. Gainera, kantitate honen barruan gai guztiak sartzen dira: zergak, gastuak, eta zergen arloko edozein tasa edo ariel, bai eta esleipendunaren industri onura eta garraio gastuak ere. Horrez gain, kontratistak eskaini dituen hobekuntza guztiak egin behar ditu.

Lanak egiteko epea 2 hilabetekoa izango da, replanteoaren ondoren (Udalaren lanen egutegia kontuan izanik replanteoa maiatzean egingo da).

Kontratuaren formalizazioa 2017ko uztailaren 27an egin zen.

Azpeitian, 2017ko uztailaren 27a. Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua