wrapper

Oharrak

Basozabal Jauregia berrerabiltzeko proiektu osoaren III faseko obrak esleitzeko kontratazioa

Alkatetzak 2018ko urtarrrilaren 23an emandako Ebazpenaren bidez Azpeitiko Enparan kalea, 18an dagoen Basozabal Jauregia berrerabiltzeko proiektu osoaren III faseko obrak esleitzeko kontratazio espedientea onartzea erabaki zuen.

Era berean, Erabaki honekin esleipen prozedurari hasera eman zitzaion, prozedura irekiaren bidez.

Azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekreturen 142.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdiari publizitatea ematen zaio.
AZPEITIKO BASOZABAL JAUREGIA BERRERABILTZEKO PROIEKTU OSOAREN III FASEKO LANAK ESLEITZEKO KONTRATAZIO BAL-DINTZA ADMINISTRATIBO ZEHATZAK

1.- Entitate Esleitzailea:

a) Entitatea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.
c) Espedientearen zenbakia: 144K

2.-Kontratuaren xedea.

a) Helburuaren azalpena: Azpeitiko Enparan kalea, 18an dagoen Basozabal Jauregia berrerabiltzeko proiektu osoaren III faseko obrak exekutatzea.
b) Ataletan banatzea: ez.
c) Lanak egingo diren lekua: Azpeitiko Enparan kalea, 18an dagoen eraikuntza.
d) Lanak egiteko epea: bost hilabete.

3.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lizitaziora aurkezteko oinarrizko aurrekontua 453.807,80 €koa izango da, eta horri 95.229,64 € erantsi beharko zaizkio (% 21eko BEZari dagozkionak).

Guztira, BEZ barne: 549.107,44 €
5.- Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat (garrantziaren eta haztatzearen arabera handienekotik txikienera eta emango zaien pisuaren arabera zerrendatuta):

A) AUTOMATIKOKI BALIOETSI DAITEZKEEN ESLEIPEN IRIZPIDEAK

1.- Proposamen ekonomikoa (0-55 puntu):

Proposamen ekonomikoa balioesteko, ondoren deskribatzen den formula aplikatuz kalkulatuko da puntuazioa:

1.- Lizitazio-aurrekontutik behera % 0 eta % 15 artean egin duten proposamenei dagokienez, balorazioa honela aterako da: egin duten eskaintza ekonomikoak duen beherapenari –%tan adierazia– bider 3,4 puntu. Beraz, balorazio-proposamenaren kopuru bera adierazi duten proposamenek 0 puntu lortuko dituzte, eta % 15eko beherapena aurkeztu duen proposamenak, berriz, 51 puntu lortuko ditu.

2.- Lizitazio-aurrekontutik behera % 15a baino gehiagoko beherapena egin duten proposamenei dagokienez, balorazioa honqko baloreen arteko interpolazio linealaren bidez lortuko da:

A- % 15eko beherapenak, 51 puntu.

B- Proposamenik ekonomikoenak, 55 puntu.

B) BALORAZIO SUBJETIBO BATEN MENPE DAUDEN ESLEIPEN IRIZPIDEAK.

2.- Proposamen teknikoa: Obraren azterlana eta lan programa zehazten duen memoria teknikoa (0-45 puntu).

Eskaintzetan ondorengo atalak garatu beharko dira, eta horietan baloratuko da atal bakoitzaren zuzentasuna, azterketaren xehetasun maila eta lizitazioaren xede den kontratuarekiko egokitasuna.

Lanen programazioa, bertan zehaztuta lanen hasiera-, egikaritze- eta amaiera-datak. Ezarri den exekuzio epea murriztea baloratuko da, baldin eta lanen programazioan edo plenean behar bezala arrazoitua baldin badago eta beti ere aurreikusitako errendimenduak matentzen badira.

Eraikinaren instalazioen funtzionamenduaren gaineko eragina murrizteko azterlana.

Inguruan dituen gune publikoetan izango duen eragina murrizteko azterlana.

Obra-lanen azterketa eta antolaketa, bai eta horiek egiteko jarritako giza-baliabide eta baliabide materialena.

Ingurugimen arloko hobekuntzak.

Proposamen teknikoaren luzera: GEHIENEZ 5 orri DIN A4 tamainakoak, bi aldeetatik, hizkien gutxieneko tamaina 10ekoa. Diagramak baleude, DIN A3an aurkeztu ahal izango dira.

6.- Bermeak.

Behin-behinekoa: 13.614,23 € (lizitazio prezioaren % 3 (BEZ gabe)

Behin betikoa: Esleipen prezioaren %5 (BEZ gabe).

7.- Eskatzailearen betebehar bereziak.

a) Sailkapena:

Ekonomia eta Ogasun Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzako dagokion Sailak emandako SAILKAPEN ziurtagiria, obra-kontratista bezala inskribatuta dagoela egiaztatzen duena:

TALDEA: C)
AZPITALDEA: 4)
TALDEA: K
AZPITALDEA: 7)
KATEGORIA: 3)

b) — Kaudimen ekonomiko eta finantzarioari dagokionez, kontratuak aipatzen duen arloan lizitazioaren iragarkian agertzen den zenbatekoa adinako urteko negozio-bolumena izan duela aurkeztuz.

    — Kaudimen teknikoa, berriz, honako dokumentu hauek aurkeztuz frogatu beharko da:
         * Azken 10 urteotan egindako obren zerrenda, obrarik nagusienen kasuan haiek ondo egin izanaren egiaztagiriekin bermatuta, eta.
         * Aitorpen bat eginez, bertan obrak egikari tzeko dituen teknikari edo unitate teknikoak adierazita, enpresan sartuak egon ala ez, bereziki kalitate-kontrolaren arduradunak, dagozkien kreditazio-agiriekin batera.»

8.- Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA.

b) Helbidea Enparantza nagusia 5.
c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia
d) Telefonoa: 943.157200 eta 943.157198.
e) Telefaxa: 943.157201.
f) Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
g) Web: www.azpeitikoudala.eus

9.- Eskaintzak nola egin.

a) Eskaintza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, HOGEITASEI egun natural.

Epe bera izango da dokumentazioa edota informazioa jasotzeko.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

Plegu ekonomiko-administratiboak, proiektu teknikoa eta gainontzeko dokumentazioa Udalaren Kontratazio profilean daude. Kontratazio profila Udalaren web orriaren barruan dago.

d) Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

e) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi beharra duen epea: 3 hilabete.

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:00 etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.
10.- Eskaintzak irekitzea

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen 21. klausula).

b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari fax eta telefono zenbaki bat eta korreo elektronikoaren helbide bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

Hau guztia denen jakinetara jartzen da.

Azpeitian, 2018ko urtarrilaren 23an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

 

Akats zuzenketak

Plegu berrien onarpen ebazpena

Iragarkia

 

 

Dokumentazioa

Eranskina: ardurapeko adierazpena/declaracion responsanble

I. Eranskina: proposamenak/ proposición

Erantzukizun adierazpena

Baldintza ekonomiko administratiboak / condiciones económico administrativas

Memoria

Aurrekontua / Presupuesto

Planoak I / Planos I

Planoak II / Planos II

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information