wrapper

Salbe auzoa 10-13 bitartean dagoen bidea urbanizatzeko proiektuan jasotako lanen esleipena

Alkateak 2017ko apirilaren 26an emandako Ebazpen bidez Azpeitiko Salbe auzoa, 10-13 bitartean dagoen bidea urbanizatzeko proiektuan barneratzen diren obrak gauzatzeko kontrataziorako deialdia onartu zuen, publizitatetedun prozedura negoziatua erabiliz.

Sektore Publikoko Kontratuen testu bateratua onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen, 154 artikuluan xedatutakoaren arabera, kontratuaren formalizazioari publizitatea ematen zaio.

1.- Entitate Esleitzailea:

a) Erakundea: Azpeitiko Udala.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Udal Idazkaritza.
c) expedientearen zenbakia: 126K.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.
b) Helburuaren azalpena: Azpeitiko Salbe auzoa, 10-13 bitartean dagoen bidea urbanizatzeko proiektuan jasotako lanak exekutatzea. Lan horiek izen bera duten proiektuaren baitan jaso dira, Jose Mª Alberdi arkitektoak idatzia eta Azpeitiko udalak 2017ko apirilaren 26an onartutakoa.
c) Ataletan banatzea: ez.

3.- Esleipenaren tramitazioa eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: Ohikoa.
b) Prozedura: Publizitatedun prozedura negoziatua.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

417.695,80 € (% 21ko BEZ barne).

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2017-07-03
b) Kontratista: ALTUNA Y URIA S.A. A-20029104 (Martin Ascacibar Gregorio).
c) Nazionalitatea: espainiarra
d) Zenbatean esleitu da: 410.090,95 € (% 21ko BEZ barne).

6.- Formalizazio data: 2017-07-03

7.- Obran arituko diren langileen hitzarmen kolektiboa: Gipuzkoako obra publikoen eta eraikuntzaren hitzarmen kolektiboa 2007-2009

Eta hau guztia denak jakinean izan daitezen argitaratu da.

Azpeitian, 2017ko uztailaren 4an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua