wrapper

Munoaundi haztarnategian arkeologi proiektua gauzatzeko kontratuaren formalizazioa

Azkoitiko eta Azpeitiko udalerrietan kokatuta dagoen Munoaundi haztarnategian arkeologi proiektua gauzatzeko kontratuaren formalizazioa.

Munoaundi haztarnategia kudeatzeko Azkoitiko eta Azpeitiko Udalek elkarrekin adostu zuten lankidetza hitzarmenaren baitan (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2014ko ekainaren 9an argitaratua 107 zk.), 2014ko urriaren 30ean 2014-2018rako egitasmo arkeologikoa gauzatzeko kontratu administratiboa formalizatuko zen Jose Miguel Larrañaga Bajinetak ordezkatzen duen ARANZADI Zientzia Elkartearekin (Prozedura negoziatua izapidetu ondoren, Azpeitiko Alkatetzak 2014ko uztailaren 16an eta Azkoitiko Alkatetzak 2014ko urriaren 24an egin dituzte esleipenak)

2017ko ekintza arkeologikoaren gastua 17.567,80 €koa da, lan arriskuen prebentzioa gastu orokorrak, industria irabazia eta BEZa barne.

ARANZADI Zientzia Elkarteak urtero aurrera eramango diren ekintza arkeologikoak aurkeztuko ditu, beti ere onartutako arkeologi egitasmoaren baitan.