wrapper

Azpeitiko azoka plazako ELIKAGUNEAren ekipamendua hornitzeko eta instalatzeko kontratu aldaketaren esleipena eta formalizazioaren iragarkia

Alkatetzak 2017ko apirilaren 12an emandako Ebazpenaren bidez Azpeitiko azoka plazako behe solairuko Nirea Elikagune elikadura zentroan ostalaritza ekipamendua hornitu eta instalatzeko kontratazio espedientea onartu zuen, jardunbide irekiaren bidez.

Alkatetzak 2017ko urriaren 2an emandako Ebazpenaren bidez kontratuaren aldaketari dagokion espedientea onartu da.

Sektorte Publikoko Kontratuen testu bateratua onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen, 154 artikuluan xedatutakoaren arabera, kontratuaren formalizazioari publizitatea ematen zaio.

1.- Entitate Esleitzailea:

a) Entitatea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.
c) Espedientearen kodea: 125K/2017

2.-Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.
b) Helburuaren azalpena: Azpeitiko azoka plazako behe solairuko Nirea Elikagune elikadura zentroan ostalaritza ekipamendua hornitzea eta instalatzea.
c) Horniketa egiteko epea: kontratuaren formalizazio egin ondoren hilabeteko epean.
d) Ataletan banatzea: ez.
d) Lizitazioari buruzko iragarkia: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2017ko apirilaren 25ean, 78 zenbakia.

3.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lizitaziora aurkezteko oinarrizko aurrekontua 252.847,52 € da (BEZa barne).
Kontratuaren osotasunerako balioetsitako aurrekontua: kopuru bera.

Balortuko diren alderdiak: batzuk.

5.- Esleipena

a) Eguna: 2017/07/06.
b) Kontratista: Comercial Hostelera del Norte, Equipamientos S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra
d) Esleipen kopurua: 184.986,53 € (BEZa barne).
Arrazoia: Eskaintza ekonomikoki onuragarriena Baldintza Administratibo Berezien Agiriaren arabera.

6.- Kontratuaren aldaketa

a) Eguna: 2017/10/02.
b) Kontratista: Comercial Hostelera del Norte, Equipamientos S.A.
d) Esleipen kopurua: 16.435,79 € (BEZa barne).
Arrazoia: Elikagunea zerbitzuaren prestaziora egokitzea.

7.- Kontratuaren formalizazioaren

Kontratuaren formalizazioa 2017ko urriarn 3an emango da..

Hau guztia denen jakinetara jartzen da.