wrapper

Oharrak

Led “Retrofit” moduloa eta gainontzeko luminaria osagarriak hornitzeko kontratazioa

Alkateak 2017ko irailaren 18an emandako Ebazpen bidez onartu da publizitatea eginez eta prozedura negoziatua erabiliz Azpeitiko udalarentzat Led “Retrofit” moduloa eta gainontzeko luminaria osagarriak hornitzeko kontratazio espedientea (Albany modeloa).

Sektorte Publikoko Kontratuen testu bateratua onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen, 177.2 eta 142.4 artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiari publizitatea ematen zaio.

1.- Entitate Esleitzailea:

a) Erakundea: Azpeitiko Udala.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Udal Idazkaritza.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Helburuaren azalpena: Azpeitiko udalarentzat Led “Retrofit” moduloa eta gainontzeko luminaria osagarriak hornitzeko kontratazio espedientea (Albany modeloa).

b) Lanak egingo diren lekua: Azpeitiko udalerrian.

d) Lanak egiteko epea: 5 aste.

3.- Esleipenaren tramitazioa eta adjudikatzeko era.

a) Izapidetzea: Ohikoa.

b) Prozedura: negoziatua, publizitatea erabiliz.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

120.404,44 € (% 21ko BEZ barne).

5.- Esleipena egiterakoan erabiliko diren irizpideak.

SPKL-aren testu bateratuko 169. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo den negoziazioa kontratuaren helburuarekin zehatz-mehatz lotutako alderdi ekonomiko, tekniko eta logistikoen inguruan izango da. Kontuan hartuko dira hornituko diren produktuen kalitatea eta lizitatzaileek egingo duen eskaintza ekonomikoa.

6.- Bermeak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
Behin betikoa: Esleipen prezioaren %5 (BEZ gabe).

7.- Agiriak eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA (Idazkaritza)
b) Helbidea: Enparantza nagusia 5.
c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia.
d) Telefonoa: 943 15 71 98.
e) Telefaxa: 943 15 72 01.
f) E-mail: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
g) Informazioa jasotzeko epea: Parte hartze-ko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den arte.

8.- Eskatzailearen gutxieneko betebeharrak dagokigun deialdian partehartzeko:

LEHENENGO FASE horretan esku hartu ahal izateko, lehiatzaileek gutunazal itxi bat aurkeztu beharko dute, azalean honakoa idatzita: “AZPEITIKO UDALARENTZAT LED “RETROFIT” MODULOA ETA GAINONTZEKO LED LUMINARIA OSAGARRIAK HORNITZEKO KONTRATAZIO PROZEDURA NEGOZIATUAN ESKU HARTZEKO ESKARIA”.

Kartazal horretan enpresaren izena eta proposamenaren izenpetzailearen izen-abizenak adieraziko dira, noren izenean izenpetzen duen zehaztuz. Kartazalak ere izenpetuta egon beharko du.

Partehartze eskaintza egiteko modeloa web orrian dago.

9.- Parte hartzeko eskaeren aurkezpena.

a) Proposamenak aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 29a.

b) Iragarki honen argitaratze data: 2017ko irailaren 19a.

c) Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Parte hartzeko eskaera.

d) Aurkezteko tokia:
- Erakundea: AZPEITIKO UDALA (Erre-gistro Orokorra).
- Helbidea: Enparantza nagusia 5.
- Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia.

Proposamenak aipatutako lekuan aurkez-tuko dira, astelehenetik ostiralera, 08:30tatik 14:00etara, eta larunbatetan 12:30 ak bitartean.

SPKLaren Hemezortzigarren Xedapen Gehigarrian adierazitakoaren arabera, parte-hartzeko eskaerak telefonoz ere egin daitezke, eta hala egiten duen eskatzaileak idatziz berretsi beharko du eskaera, gorago aipatu den eskaerak jasotzeko epea iraungi aurretik.

e) Aldaera onarpena: EZ
f) Eskaintzak aurkeztera gonbidatuko diren aurreikusten den enpresa kopurua: prozeduran parte hartzera ez dira 3 enpresa baino gutxiago gonbidatuko.

10.- Administrazio Pleguak eskuratu dai-tezkeen Web Orria.

www.azpeitia.eus

Eta hau guztia denak jakinean izan daitezen argitaratu da.

Azpeitian, 2017ko irailaren 18an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

DOKUMENTAZIOA

Plegu teknikoak

Plegu administratiboak

Produktuen zerrenda (I. eranskina)

II. eranskina

Parte hartze eskaera (III. eranskina)

Proposamen ekonomikoa (IV. eranskina)

Erantzukizun deklarazioa

Baimena IEAa

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information