wrapper

Oharrak

Hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean % 50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako udal diru-laguntza deialdia 2017

Azpeitiko Udabatzak 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuran hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean % 50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako udal diru-laguntzak emateko Oinarri arautzaileak onartu zituen.

Arauak eskatzen duen jendaurreko argibide epea inolako murtzilorik eta oharpenik izan gabe igaro denez, bere edukia argitaratuko da, eta jakinarazi 2017ko deialdia ere barneratuta dagoela.

Hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean % 50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako udal diru-laguntzak
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea, 17. artikuluaren 20. puntuan zehazten du udalen eskumenen artean daudela kultura eta kultura-jarduerak antolatzea eta sustatzea, eta 17. artikuluaren 25. puntuan, berriz, tokiko ekonomia- eta gizarte-garapena, eta tokiko enplegu-planak edo -politikak bultzatzea.

2015-2019 legegintzaldian Azpeitiko Udalak duen lan-ildoetako bat tokiko garapen ekonomikoa eta soziala, eta enplegu politikak eta planak bultzatzea, ekonomia-krisiak norbanakoen eta familien arteko gizarte-interakzioa, autonomia eta gizarte-ongizatea bultzatzea da, sustapenean, heziketan prebentzioan, babesean eta asistentzia arloan garatuz bere funtzioa, funtsean izaera pertsonaleko eta harremanen mailako prestazio, programa eta zerbitzuen bidez, besteak beste krisi ekonomikoko egoerak sortutakoak.

Lan-munduan txertatzeko neurriak sustatu asmoz, eta norbanakoen bazterkeria egoerak nahiz gizarte- eta lan-bazterkeria egoerak arintzeko, eta herritarrek beren gizarte-eskubideak benetan baliatzeko behar adina baliabide pertsonal, sozial edo ekonomikorik ez dutenen gizarteratzea errazteko, Azpeitiko Udalak 25 urtetik gorako langabetuei edota, gaur egunean, dagokion lan-hitzarmenean zehaztuta dagoen lan-jardunaren % 50ean baino gutxiagoan lanean diharduten pertsonentzako diru-laguntzen sistema bat arautu eta zabaldu nahi du.

Beka sistema honen helburua da langabezian dauden edota dagokion lan-hitzarmenean zehaztua datorren lan-jardunaren % 50ean baino gutxiagoan lahean diharduten 25 urtetik gorako pertsonei aukera ematea formazio ekimenetan esku hartzeko, bai hezkuntza arautuaren, bain ez arautuaren arloan.

Udalbatzak 2017ko otsailaren 7an hartutako akordioa behin betikoa da administrazio-bidetik, eta Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa jarri ahal izango zaio, bi hilabeteko epearen barruan, Euskal Herriko Justizia Epaitegiaren Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoetarako Aretoan, deialdi honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik Berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko oinarri hauek onartu dituen organo eskudunaren aurrean, argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu, harik eta Berraztertze errekurtsoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Oinarriak

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information