wrapper

Oharrak

Auzoetako festetarako diru-laguntza deialdia 2017

Azpeitiko Udalak, herriko auzoetan egingo diren festetako programen garapena finantzatzera zuzendutako diru-laguntzak emateko oinarri bereziak onartu eta argitaratu zituen. (2013ko urriaren 8ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA)

Oinarri berezi horietan araututa daude: helburua, pertsona onuradunak, alde batera uzteak, diruz laguntzeko gastuak eta diru-laguntzak emateko prozedura.

Aipaturiko oinarriek adierazten dute ekitaldi bakoitzeko deialdiak ezarriko dutela aurrekontuko zein kreditu zehatzen kontura finantzatuko diren diru-laguntzak.

Era berean, adierazten da eskaerak aurkezteko epea, deialdian ezarriko dela.

Araudi honen baitan, Azpeitiko Alkateak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.f artikuluak emandako eskumenaz baliatuz 2017ko otsailaren 2an emandako ebazpenaren bidez,

ERABAKI DU
Lehena.- Urteroko deialdia gauzatzea, 2017 urterako Azpeitiko auzoetan egingo diren festetako programen garapena finantzatzera zuzendutako diru-laguntzak emateko, I.eranskinean jaso dena.

Bigarrena.- 2017 aurrekontu ekitaldian, programa honen xede diren diru-laguntzetara bideratutako 44.027,00 € ko gastuari aurre egiteko 2017ko udal aurrekontuetan dotazio nahikoa jasotzea, honako partidaren gain: 1.08.00.481.338.00.01.2017.

Hirugarrea.- Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, eta bukatuko festen egitaraua hasi baino hilabete lehenago bukatuko da. Nolanahi ere, festak iadanik ospatu badira, aurkezpen epea hilabetekoa izango da aipatutako iragarkia argitaratzen den egunetik hasita.

Laugarrena.- Eskaerak Azpeitiko Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, oinarrien 5. artikuluan adierazitakoari jarraiki.

Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

I ERANSKINA

2017. URTEAN ZEHAR AZPEITIKO AUZOETAN EGINGO DIRAN HERRI FESTETAKO PROGRAMEN GARAPENA FINANTZATZERA ZUZENDUTAKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA.

1.- Deialdiaren xedea.

2017ko aurrekontu ekitaldiari dagokion deialdia egiten da 2017 urtean zehar Azpeitiko auzo ezberdinetan herri festa programen garapena (antolaketa, ospatzea eta zabalkundea) finantziatzera zuzendutako diru-laguntzei dagokiona.

Diru laguntzaren xede diren jarduerak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitakoak izan beharko dira eta 2017ko abenduaren 31a baino lehen amaituko dira.

2.- Baliabide ekonomikoak.

2017 aurrekontu ekitaldian, programa honen xede diren diru-laguntzetara bideratutako diru kopurua 44.027,00 € koa da eta 1.08.00.481.338.00.01.2017 Auzoetako Festetarako Diru-laguntzak aurrekontu-partidatik finantzatuko da.

Ezarritako baldintzen arabera aurkeztutako eskari guztiei erantzuteko adinakoa izango ez balitz aurrekontuan jarritako kopurua, diru-laguntzen kopuru osoaren artean banatuko da kopuru hori.

3.- Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, eta bukatuko festen egitaraua hasi baino hilabete lehenago bukatuko da. Nolanahi ere, festak iadanik ospatu badira, aurkezpen epea hilabetekoa izango da aipatutako iragarkia argitaratzen den egunetik hasita.

4.- Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaerak deialdi honi atxekitzen zaion I. Eranskinean dioenaren arabera beteko dira eta honi, oinarrien 5. artikuluan agindutako betetzen duen dokumentazioa erantsiko zaio.
5.- Gauzatzeko epea eta proiektuak nola justifikatu.

Diruz lagundutako xedea bete dela justifikatzeko onuradunek oinarrien 15. artikuluan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute festa egitaraua amaitzen denetik (programan zehaztuko da) hilabeteko epean.
Azpeitian, 2017ko otsailaren 2an.

Eskaera orria

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information