wrapper

Oharrak

Azpeitiko kultur entitateen kultur egitasmo edo/eta urteko programen garapena finantzatzera zuzendutako diru-laguntza deialdia 2018

AZPEITIKO UDALA
2018. URTEAN ZEHAR AZPEITIKO KULTUR ENTITATEEN URTEKO PROGRAMAK FINANTZATZERA ZUZENDUTAKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA.

Azpeitiko Udalak 2013ko urriaren 1ean Azpeitiko kultur entitateen kultur egitasmo edo/eta urteko programen garapena finantzatzera zuzendutako diru-laguntzak emateko oinarri bereziak onartu zituena. (2013ko urriaren 8ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA 192 zk.)

Oinarri berezi horietan araututa daude: helburua, pertsona onuradunak, alde batera uzteak, diruz laguntzeko gastuak eta diru-laguntzak emateko prozedura.

Aipaturiko oinarriek adierazten dute deialdiak ezarriko dutela aurrekontuko zein kreditu zehatzen kontura finantzatuko diren diru-laguntzak.

Era berean, adierazten da eskaerak aurkezteko epea, deialdian ezarriko dela.

Araudi honen baitan, Azpeitiko Alkateak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.f artikuluak emandako eskumenaz baliatuz, 2018ko otsailaren 27ko Ebazpenaren bidez

ERABAKI DU
Lehena.- Urteroko deialdia gauzatzea, 2018 urterako Azpeitiko kultur entitateen kultur egitasmo edo/eta urteko programen garapena finantzatzera zuzendutako diru-laguntzak emateko.

Bigarrena.- 2018ko udal aurrekontuetan jasotzea gastuari aurre egiteko aurrekontu dotazio nahikoa, honako partidaren gain:

1.0401.481.334.00.01.2018

Hirugarrena.- Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Laugarrena.- Eskaerak Azpeitiko Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, oinarrien 5. artikuluan adierazitakoari jarraiki.

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, diru-laguntzak atalean. www.azpeitia.eus

Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

I ERANSKINA
2018. URTEAN ZEHAR AZPEITIKO KULTUR ELKARTEEN URTEKO PROGRAMAK EDO KULTUR JARDUERAK FINANTZATZERA ZUZENDUTAKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA.

1.- Deialdiaren xedea.

2018ko aurrekontu ekitaldiari dagokion deialdia egiten da 2018. urtean zehar Azpeitiko kultur elkarteen kultur egitasmo nahiz urteko programen garapena finantziatzera zuzendutako diru-laguntzei dagokiona.
2.- Baliabide ekonomikoak.

2018 aurrekontu ekitaldian, programa honen xede diren diru-laguntzetara bideratutako diru kopurua 47.500 €koa izango da eta Transferentzia Arruntak Kultura Batzordea ataleko 1.0401.481.334.00.01 aurrekontu-partidatik finantzatuko da.

Ezarritako baldintzen arabera aurkeztutako eskari guztiei erantzuteko adinakoa izango ez balitz aurrekontuan jarritako kopurua, diru-laguntzen kopuru osoaren artean banatuko da kopuru hori.

3.- Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

4.- Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaerak deialdi honi atxekitzen zaion Eranskinaren arabera beteko dira eta honi, oinarrien 5. artikuluan agindutakoa betetzen duen dokumentazioa erantsiko zaio.

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, diru-laguntzak atalean. www.azpeitia.eus

Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, diru-laguntza eskatu duten pertsonek Gizarte Segurantzarekiko baldintzak betetzen dituztela. Horretarako pertsona horien oniritzia beharko du. Oneritizirik ematen ez den kasuetan, dagoz­kion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu interesatuak.

Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen erreferentziak, Administazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkiderena arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 legera eginak izango dira,

5.- Gauzatzeko epea eta proiektuak nola justifikatu.

Diruz lagundutako xedea bete dela justifikatzeko onuradunek oinarrien 15. artikuluan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute deialdi urtea bukatzen denetik hasita eta hilabeteko epean.

Hau da, 2018ko urtarrilaren 31 baino lehen.

Azpeitian, 2018ko otsailaren 27an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

Eskaera/Baimena

Oinarriak

Deialdia

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information