wrapper

5. kreditu aldaketa

2017ko uztailaren 4ko bilkuran Udal Batzarrak Udalaren 2017ko Aurrekontu Propioaren barruan ondorengo espedientea onartu zuen: Kreditu Aldaketa 5 zk.ko espedientea, kreditu gehigarrien bidez. Indarrean dagoen araudian xedatutakoa betez, jendaurrean ikusgai jarriko da Azpeitiko Udaleko Kontuhartzailetzako bulegoetan hamabost laneguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta ondorengo lanegunetik aurrera, epe horretan aztertu eta egoki iritzitako Udal Batzarrari erreklamazioak jarri ahal izateko. Erreklamazio idazkiak Azpeitiko Udaleko Sarrera Erregistroan aurkeztu behar dira. Aipatu epean inolako erreklamaziorik aurkezten ez bada behin-betirako onartutzat hartuko da espedientea.

Azpeitian, 2017ko uztailaren 5ean,.- Eneko Etxeberria, Alkatea.