wrapper

Oharrak

Azokaren gaineko tasaren errolda

Alkate jaunak dekretu bidez onetsitako 2017. urteko azokaren gaineko tasaren errolda, jendeaurreko informaziora jartzen da, Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluan xedatutakoa betez.

a) Erakutsita dagoen lekua: Kontuhartzailetzan .
b) Aztertzeko epea: Hilabetekoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitara eman eta ondorengo lanegunetik kontatzen hasita.
c) Ezadostasuna adierazteko epea: Hilabetekoa, b puntuan adierazten denaren arabera kontatuta, aginduzko birjarpen errekurtsoa tarteratuz.

d) Errekurtsoa aurkezteko Organoa: Alkatetza.
e) Erreklamazioak aurkezteko lekua: Udaletxeko Sarrera Erregistroan, bulego ordutegian.
f) Errekurtsoa tartejartzearen ondorioak: Foru Arau horretako 14.2 artikuluan araututakoak.

g) Borondatezko ordainaldiaren epea: 2017ko irailaren 25 artekoa izango da.
h) Jendeaurreko informazio epealdia igarotzen denean, Errolda hau behin betikotzat hartuko da, jendaurreko informazio epealdian egin daitezkeen aldaketekin, eta kobraketari ekingo zaio.

Azpeitian, 2017ko ekainaren 16an.- Alkatea, Eneko Etxeberria Bereziartua.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information