wrapper

Oharrak

Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzurako sarbide-kontrol sistema berriak hornitzeko lizitazio-iragarkia

Jardunbide ireki bidez Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzurako sarbide-kontrol sistema berriak hornitzeko lizitazio-iragarkia.
Alkatetzak 2017ko ekainaren 12an emandako Ebazpenaren bidez onartu da honako liziatazio iragarkia duen lehiaketa irekia egiteko deialdia.
1.- Entitate esleitzailea:
a) Erakundea: Azpeitiko Udala.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Idazkaritza.
c) Espediente kodea: 130K

2.- Kontratuaren xedea:
a) Zehaztapena: Hiri hondakin solidoak biltzeko Azpeitiko Udalak beharrezkoak dituen sarbide-kontrol sistema berriak hornitzeko lizitazio-iragarkia (CPV 42961100-1 Kontrol sistemak eta sarbideak).

b) Lotekako banaketa: ez

c) Materiala jasotzeko lekua eta materiala entregatzea: Azpeitiako Errezil bidean dagoen Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A.ren biltegian.

d) Gauzatzeko epea: 8 aste.

3.- Izapideak, jardunbidea eta esleipen-modua:

a) Izapidea: Ohikoa
b) Jardunbidea: Irekia
c) Modua: eskaintza ekonomikoki onuragarriena, esleitzeko irizpide bat baino gehiago.

4.- Lizitazioko oinarrizko aurrekontua:

Lizitaziora aurkezteko oinarrizko aurrekontua, BEZa barne: 46.532,75 € (BEZari dagokion kopurua 8.076,23 €)

Kontratuaren balio zenbatetsia BEZ kanpo: kopuru bera.

5.- Bermeak:
1.
Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
Behin betikoa: esleipen zenbatekoaren %5a (BEZa kenduta)

6.- Agiriak eta argibideak:
Azpeitiko Udala: Idazkaritza
Helbidea: Plaza Nagusia 5, (20730 Azpeitia)
Telefonoa:943-157198
Faxa: 943-157201
Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Web orria:www.azpeitia.eus
Dokumentuak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko azken eguna arte.
Administrazio Baldintza Zehatzen Agiria eta Preskripzio Teknikoen Orria Azpeitiko Udalaren Kontratugilearen Profiletik atera ahal izango dira.

7.- Kontratistaren betebehar bereziak

Administrazio Baldintza Zehatzen Agiriaren 13. klausulan xedaturikoak.

8.- Eskaintzen aurkezpena:
a) Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 15 egun natural, dagokigun iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean atertzen den hurrengo egunetik hasita.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Administrazio Baldintza Zehatzen Agiriaren 12. klausulan zehaztutakoa.
c) Lekua: Azpeitiko udalaren erregistroa.
d) Helbidea: Plaza Nagusia 5, 20730 AZPEITIA
e) Telefonoa: 943-157200 Fax: 943-157201
d) Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara, eta larunbatetan 9:00etatik 12:00etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.

e) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi beharra duen epea: 3 hilabete, eskaintzak aurkezteko epearen emaieratik hasita.

f) Aldaketak onartzea: ez dira onartzen.

9.- Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen 15. klausula).

b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari fax eta telefono zenbaki bat eta korreo elektronikoaren helbide bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

10.Kontratugilearen profila:
www.azpeitia.eus

Hori guztia jakinaren gainean jartzen da.

 

DOKUMENTAZIOA

Plegu teknikoak

Plegu administratiboak

 

Kontratuaren formalizazioa

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information