wrapper

Oharrak

Kontratu formalizazioa: Emakumeen txokoa dinamizatzeko zerbitzuak kontratatzeko

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Testu Bateratuaren 154 eta 138 artikuluek ezarritakoa betez, ondorengo esleipenaren eta kontratuaren formalizazioaren berri emango da:

Alkatetzak 2017ko martxoaren 9an Emakumeen txokoa dinamizatzeko zerbitzuak kontratatzeko espedientea onartu zuen, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez.

Dagokion lizitazio prozedura burutu ondoren, Alkateak 2017ko apirilaren 7an emandako ebazpenaren bidez, zerbitzu kontratua Idoia Trenor Zulaikak ordezkatzen duen EMAGIN Elkarteari esleitzea erabaki zuen. Kontratuaren prezioa urteko 34.470 €koa da BEZa barne. Gainera, kantitate honen barruan gai guztiak sartzen dira: zergak, gastuak, eta zergen arloko edozein tasa edo ariel, bai eta esleipendunaren industri onura eta garraio gastuak ere.

Kontratuaren iraupena urte betekoa da (2018ko apirilaren 10era arte).

Kontratuaren formalizazioa 2017ko apirilaren 10ean burutuko da.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information