wrapper

Oharrak

Gizarte-bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko norbanakoei eta familiei emango zaizkien udal-laguntzetarako 2017ko deialdia

Azpeitiko Udabatzak 2017ko apirilaren 4an egindako bilkuran Gizarte-bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko norbanakoei eta familiei emango zaizkien udal-laguntzetarako 2017ko deialdia eta hura arautuko duten oinarri arautzaileak onartu zituen.

Udal-agintaraua eta diru-laguntzaren eremua bera Azpeitiko web orrian dago argitaratuta: www.azpeitia.eus

Dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.2 artikuloak eta apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Udal Erregimenaren Oinarriak arautzen dituenak, 49 artikuluan xedatutakoaren arabera, hartu den erabakiaren eta horretarako ireki den espedientearen berri ematen zaio jendeari. Era berean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, 30 laneguneko epea izango dute, egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak egiteko.

Erreklamazio edo alegazio hauek, Azpeitiko Erregistroan aurkeztu behar dira (bulegoko ordutegian), eta Udal Batzarrari zuzenduak izango dira.

Jendaurreko epea igaro ondoren, erreklamazio edo iradokizunak aurkeztu ezean, Araudia behin betiko onartutzat hartuko da, Udalbatzaren berariazko akordiorik behar izan gabe.

 

Oinarriak

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information