wrapper

Oharrak

Hiri hondakin solidoak biltzeko Azpeitiko Udalak beharrezkoak dituen edukiontzien hornidura

Azpeitiko Udalari hiri hondakin solidoak biltzeko edukiontzien hornidura, jardunbide ireki bidez esleitzeko lizitazio-iragarkia.
Alkatetzak 2017ko maiatzaren 24an emandako Ebazpenaren bidez onartu da honako liziatazio iragarka duen lehiaketa irekia egiteko deialdia.

1.- Entitate esleitzailea:
a) Erakundea: Azpeitiko Udala.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Idazkaritza.
c) Espediente kodea: 129K

2.- Kontratuaren xedea:
a) Zehaztapena: Hiri hondakin solidoak biltzeko Azpeitiko Udalak beharrezkoak dituen edukiontzien hornidura (CPV-08 44613800-8 “zabor hondakien edukiontziak”.

b) Lotekako banaketa: bai

1. lotea: Hondakin organikoak eta errefuxa jasotzeko 1800 eta 2200 litroko edukiontziak.

2. lotea: Papera, kartoia, errefuxa eta ontzi arinak jasotzeko 3200 litroko edukiontziak.

c) c) Materiala jasotzeko lekua eta materiala entregatzea: Azpeitiako Errezil bidean dagoen Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A.ren biltegian.

d) Gauzatzeko epea: 8 aste.

3.- Izapideak, jardunbidea eta esleipen-modua:

a) Izapidea: Ohikoa
b) Jardunbidea: Irekia
c) Modua: eskaintza ekonomikoki onuragarriena, esleitzeko irizpide bat baino gehiago.

4.- Lizitazioko oinarrizko aurrekontua:

Lizitaziora aurkezteko oinarrizko aurrekontua, BEZarik gabe: 278.724,66 €.

1. lotea: 117.111,66 €
2.- lotea: 161.613,00 €

Kontratuaren balio zenbatetsia BEZ kanpo: kopuru bera.

5.- Bermeak:
1.
Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
Behin betikoa: esleipen zenbatekoaren %5a (BEZa kenduta)

6.- Agiriak eta argibideak:
Azpeitiko Udala: Idazkaritza
Helbidea: Plaza Nagusia 5, (20730 Azpeitia)
Telefonoa:943-157198
Faxa: 943-157201
Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Web orria:www.azpeitia.eus
Dokumentuak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko azken eguna arte.
Administrazio Baldintza Zehatzen Agiria eta Preskripzio Teknikoen Orria Azpeitiko Udalaren Kontratugilearen Profiletik atera ahal izango dira.

7.- Kontratistaren betebehar bereziak

Administrazio Baldintza Zehatzen Agiriaren 7.3.1, 12.2, 18, 19.8 eta 19.9 klausulan xedaturikoak (adierazitako baldintzen karatuaren 14. atala ikusi).

8.- Esleitze-irizpideak
Administrazio Baldintza Zehatzen Agiriaren karatularen 20. atalean zehazturikoak.

9.- Eskaintzen aurkezpena:

a) Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2017ko uztailaren 17an.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Administrazio Baldintza Zehatzen Agiriaren 7. klausulan zehaztutakoa.
c) Lekua: Azpeitiko udalaren erregistroa.

d) Helbidea: Plaza Nagusia 5, 20730 AZPEITIA
e) Telefonoa: 943-157200 Fax: 943-157201
d) Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara, eta larunbatetan 9:00etatik 12:00etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.

e) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi beharra duen epea: 3 hilabete, eskaintzak aurkezteko epearen emaieratik hasita.

f) Aldaketak onartzea: ez dira onartzen.

10.- Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen 21. klausula).

b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari fax eta telefono zenbaki bat eta korreo elektronikoaren helbide bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

11.Kontratugilearen profila:
www.azpeitia.eus

13. Lizitazio iragarkia Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialera bidaltzen den data:

Data: 2017ko maiatzaren 25ean.

Hori guztia jakinaren gainean jartzen da.

 

DOKUMENTAZIOA

Plegu teknikoak

Plegu administratiboak

Karatula

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information